Estrasburgoko Unibertsitatearen eta UPV/EHUren arteko nazioarteko titulazio bikoitza

Lor daitezkeen titulazioak:

  • “Diplôme d’ingénieur-Grade de Master”, L’université de Strasbourg/Unistra-koa (Frantzia), “Kimika Gradua” eta “Kimika eta Polimeroak Unibertsitate Masterra”.

  • “Diplôme d’ingénieur-Grade de Master“, L’univeriité de Strasbourg/Unistra-koa (Frantzia), “Kimika Gradua” eta “Kimika Sintetiko eta Industriala Unibertsitate Masterra”.

Ikasketen egitura:

UPV/EHUk, Kimika Fakultatean eta Zientzia eta Teknologia Fakultatean, 240 ECTS kredituko Kimika Gradu bat ematen du, lau urtekoa (G1, G2, G3 eta G4). Gainera, Master eta Doktorego Eskolak “Kimika eta Polimeroak” eta “Kimika Sintetikoa eta Industriala” unibertsitate masterrak ematen ditu, bakoitza 60 ECTS kreditukoa (M1).

Estrasburgoko Unibertsitateko (UNISTRA, Frantzia) École Européenne de Chimie, Polymères et Matériaux (ECPM) eskolak Diplôme d’ingénieur-Grade de Master titulua ematen du, 180 ECTS kreditukoa. Hiru urtean egiten da (DI1, DI2 eta DI3), eta titulu hori ikasteko beharrezkoa da aurretik 120 ECTS kredituko unibertsitate ikasketak egitea.

UNISTRAko DI1 UPV/EHUko G3ren baliokidea da; UNISTRAko DI2, berriz, UPV/EHUko G4ren baliokidea; eta UNISTRAko DI3, azkenik, UPV/EHUko M1en baliokidea.

Titulazio bikoitza lortzeko, ikasleek DI1 eta DI2 mailak egin behar dituzte UNISTRAn, eta M1 UPV/EHUn.

Honako irudi honetan azaltzen da bi unibertsitateen eskaintzaren oinarrizko egitura:

 

Sartzeko baldintzak (5 plaza)

UPV/EHUko irakasleek osatutako batzorde bat arduratuko da ECPMn ikasiko duten ikasle espainiarrak hautatzeaz eta onartzeaz. Honako hauek izango dira batzordekide, besteak beste: Kimika Zientzien Fakultateko Nazioarteko Harremanen arloko dekanordea, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Azpiegituren, Prebentzioaren eta Segurtasunaren arloko dekanordea, eta dagokien masterren arduradun akademikoak. ECPMko ordezkari batek berretsiko du onarpena.

Unistrak Europako Kontseiluaren Hizkuntzen Europako Portfolioan zehaztutako frantseseko B1 maila eskatzen die Eskolak frantsesez egingo dituzten ikasleei. Hori da onartua izateko gutxieneko maila, baina, hala ere, B2 maila gomendatzen da.

Titulazio hirukoitza lortzeko, ikasleek ingeleseko B2+ maila izan behar dute, titulu ofizial baten bidez bermatua (TOEIC).

UPV/EHUko ikasleek ere, titulazio bikoitzaren programaren barruan, egon daitezkeen laguntza eta beka deialdietan parte hartu ahal izango dute (Erasmus+, …).

Informazioa eta eskaera

Titulazio bikoitzari buruzko informazioa jasotzeko, quimicas.internacional@ehu.eus helbidera idatzi behar da. Eskaerek bukatuta egon behar dute trukea hasiko den aurreko urteko abendua baino lehenago. Erasmus+ laguntza eskatu nahi bada, Nazioarteko Harremanetako Bulegoak (https://www.ehu.eus/es/web/nazioarteko-harremanak) ikasturte bakoitzean ezartzen dituen epeetan egin beharko da eskaera.