I ARGAZKI LEHIAKETA: Kimika gure inguruan. Elementuen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea (IYPT 2019) (Lehiaketa )

Noiz eta non

  • Noiztik: 2019/04/01
  • Noiz arte: 2019/06/14

Deskribapena

I ARGAZKI LEHIAKETA

 

2019 urtea Nazio Batuek Elementu Periodikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea (IYPT 2019) izendatu dute, eta hau dela eta, Donostiako Kimika Fakultateak argazki lehiaketa batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte, taula periodikoaren elementuetan zentraturik egongo dena, inguratzen gaituzten elementuak eta askotan ikusten ez ditugunak.

Helburua gure inguruneak kimikarekin, eta taula periodikoarekin batez ere, duen erlazioa argazki bidez adieraztea da, betiere ikuspegi zientifikotik edo zehatzago esanda ikuspegi kimiko batetik.

 

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Partehartzea:

Partehartzaileak fakultateko edozein estamenturen parte izatea derrigorrezkoa da, hau da, ikasle, irakasle, ikerlari edo administrazio eta zerbitzuetako kide.

Lehiaketan izena emateko 2019iypt@gmail.com posta elektronikoaren bidez jakinarazi beharko da, izena, maila eta kontakturako posta elektroniko bat adieraziz. Partehartzea bakarkakoa edo taldekakoa izan daiteke, baina sariak berdinak izango dira. Partehartzaile bakoitzak gehienez bi argazki bidal ditzake, zeinak izenburua eta deskribapen txiki bat edukitzea beharrezkoa izango den (180 karaktere gehienez).

Izen ematea apirilaren 1ean hasi eta ekainaren 14an amaituko da.

Gaia:

Lehiaketan parte hartuko duten argazkien gaia librea da, betiere argazkiek kimikaren munduarekin erlazioa badute.

Formatua/diseinua:

Argazkiek formato elektronikoan asko jota 4Mb izango dute eta gutxieneko erresoluzioa 72 ppp (pixel hatzbeteko). Formatoa jpg, gif edo png izango da, eta argazkian ez da jarriko leihakidea identifikatuko duen inongo datu pertsonalik. Edozein argazki mota onartzen da. Argazkiak originalak izatea beharrezkoa da, plagiatutako argazkiek partehartzaile edo partehartzaileen deskalifikazioa eragingo dute.

Epaimahaiak argazkien kalitatea eskasa denean eskubidea izango du argazkiak ez inprimatzeko.

Parte hartzean, partehartzaileek argazkiaren jabetza intelektualaren eskubideak  lehiaketaren antolatzaileen esku utziko dituzte, eta antolatzaileek argazki horiek editatu eta erabili ahal izango dituzte, betiere inongo dirurik trukean jaso gabe, eta egilearen izena aipatuz.

Lehiaketaren irabazleak, estatu mailan CEDQ-k antolatu duen argazki lehiaketan (Ikusten ez duzuna) hartuko du parte zuzenean. Lehiaketa honetan estatu osoko Kimika eta Zientzia fakultate guztiek hartuko dute parte. Partehartzea argazki irabazlearekin egingo da.

Epaimahaia:

Epaimahaian unibertsitate-estamentu guztietako partaide bana egongo da eta dekanotza-taldeko ordezkari bat.

Epaimahaiak hiru argazki onenak hautatuko ditu, ondorengoa kontuan hartuz:

Argazkiaren originaltasuna

Argazkiaren konposizioa eta muntaia

Zorroztasun zientifikoa

Eduki berritzailea

Argazkiaren edukiaren ulermenerako erraztasuna

Argazkiaren edukien eta deskribapenaren arteko bateragarritasuna

Argazkiaren lotura kimikarekin, eta batez ere taula periodikoarekin

Sariak:

Hiru sari banatuko dira, hiru argazki onenei emango zaienak:

1.- 600 €

2.- 300 €

3.- 200 €

Gainera, argazki onenak fakultatean eta Carlos Santamaria zentroko Txillardegi erakusketa-aretoan ikusgai egongo dira.

Fakultate arteko estatu mailako deialdian, sariak honakoak izango dira:

1.-  1000 €

2.-  800 €

3.- 500 €