Kimika Fakultatean graduatu diren ikasleei diplomak emateko ekitaldia

Ostirala, azaroaren 7ean, 18.30etan UPV/EHUren Ignacio Maria Barriola Zentroko ekitaldi-aretoan, Donostian, UPV/EHUren Kimika Fakultateko Kimikan lizentziatu eta graduatu diren 2013-2014 ikasturteko 55 ikasleei diplomak emateko ekitaldia ospatu zen.

Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Iñigo Legorburu Kimika Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izan ziren. Jose Maria Asua irakasleak hitzaldia eskaini zuen.

EKITALDIAREN BIDEOA