Kimika Fakultatearen diplomak emateko ekitaldia

Ostirala, 2015eko Urriaren 30an, Donostiako Carlos Santamaria Eraikinaren Aretoan, graduatu eta lizentziatu diren 2014/2015 ikasturteko 58 ikasleei diplomak eta bandak emateko ekitaldia ospatu zen.

Ana Arrieta Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Iñigo Legorburu Kimika Fakultateko dekanoa eta Gonzalo Guerrica-Echevarria aipatutako ikastegiko Akademi Antolakuntzako dekanordea ekitaldiaren buru izan ziren. Halaber, David Mecerreyes irakasleak hitzaldia eskaini zuen.