Kimika Fakultatean 2016/17 ikasturtean graduatu diren ikasleei diplomak emateko ekitaldia

Lehenengo argitaratze data: 2017/12/01

2017ko azaroaren 17an, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroan, 2016/17 ikasturtean graduatu diren 66 ikasleei diplomak eta bandak emateko ekitaldia ospatu zen.

Marian Iriarte Ormazabal, Kimika Fakultateko dekanoa, eta Txelo Ruiz Vázquez, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea, ekitaldiaren buru izan ziren.

Ekitaldira ikasketak bukatu dituzten ikasleak eta haien familia eta lagunak joan ziren. Guillermo Roa Zubiak “Molekulak mikro baten aurrean” hitzaldia eman ondoren, ekitaldia “Gaudeamus Igitur” unibertsitateko himnoaren intonazioarekin bukatu zen.