Gobernu Organoak

Fakultatearen Gobernua, irakaskuntz gunea izanik, Fakultate-Batzarreari eta Dekanoari dagokie.

Ikastegiko Batzarra

Fakultate Batzarra, Ikastegien Oinarrizko araudiaren 10.artikuluan (EHAA 2016ko Urtarrilak 4), ezartzen denez, Ikastegiko Batzarra da Unibertsitateko Erkidegoak Ikastegian duen gobernu organo ohizkoa. Bertan hartutako erabakiek kide anitzeko eta kide bakarreko organo guztiak eta Ikastegiko pertsona guztiak lotesten dituzte.

Fakultateko Batzarraren osakideak ondoko hauek izango dira: Dekanoa (batzarreko burua izango da), Idazkari akademikoa (batzarreko idazkaria izango da), Dekanordeak, Administratzailea eta 20 osakide unibertsitateko lau kidegoen artean eta honetan banatutakoak:

  • % 60 unibertsitatearekin lotura iraunkorra duten irakasleak: 12 osakide.
  • % 5 bestelako irakasle eta ikertzaileak (funtzionario ez doktoreak barne): 1 osakide.
  • % 25 ikasleak: 5 osakide.
  • % 10 administrazio eta zerbitzuetako langileak: 2 osakide.

Honen ekitaldiak publikoak dira eta etorle guztiek boz-eskubidea dute.

Dekanotza Taldea

Dekanoa (EPV/EHUko EEetako 277. eta 278. artikuluak) pertsonabakarreko gobernu-organoa da Fakultatearen ordezkaritza daukana. Ikastegiko Batzarreak hautatzen du eta Fakultatearen gobernurako bi Dekanordek eta idazkariak osaturiko taldearen laguntza du.

  • Dekanoa: Marian Iriarte Ormazabal
  • Akademi Antolakuntza Dekanordea: Gonzalo Guerrica-Echevarria Estanga
  • Nazioarteko Harremanetarako Dekanordea: María Paulis Lumbreras.
  • Idazkaria: Miren Ostra Beldarrain