Web edukia bistaratu

Kimika fakultatean 2017/18 ikasturtean graduatu diren ikasleei diplomak egiteko ekitaldia

2018ko azaroaren 23an, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko auditorioan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Kimika Fakultatean, 2017/18 ikasturtean, graduatutako 59 pertsonari diploma emateko ekitaldia izan zen.

Ekitaldiaren buru izan ziren Txelo Ruiz UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea eta Marian Iriarte Ormazabal Kimika Fakultateko dekanoa. Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak “El viaje del erizo” (Trikuaren bidaia) ponentzia azaldu zuen.

Ekitaldira ikasketak amaitu dituzten ikasleak joan ziren beren senide eta lagunekin.  Ekitaldiaren azkena “Gaudeamus Igitur” unibertsitate ereserkia izan zen, denek batera kantatuta.