Historia

Kimika Fakultatea 1973an sortu zen; hasieran, Juan XXIII Lanbide Eskola izan zen eraikinean atondu ziren lokalak, Altza auzoko alde zaharrean. Garai hartan, Fakultatea Valladolideko Unibertsitateari atxikita zegoen eta Petrokimika espezialitatea ematen zuen. Ikastegia abiarazteaz Gonzalo Martín Guzmán irakaslea arduratu zen, ospe handiko kimikoa polimeroen zientzia eta teknologiaren arloan. Urte batzuk geroago, 1979an, Bilboko Unibertsitatearen barrutia sortu zen (egun Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea) eta berari atxiki zitzaizkion Gipuzkoako unibertsitate ikastegi publikoak, Kimika Fakultatea tarteko zela.

1983an, Ikastegiak bi espezialitate ematen zituen jada: batetik Makromolekulak, batez ere polimeroen zientzia eta teknologia jorratzen zituena, eta bestetik Oinarrizko Kimika, orokorragoa. 1987an, Fakultatearen egoitza Altza auzora lekualdatu zen, oraingo eraikinera, Ibaetako Unibertsitate Campusera, hain zuzen. Gaur egun, 12.000 m2, lau sail, 78 irakasle plantilan, 412 ikasle, eta zuzkidura eta ekoizpen zientifiko ugari dituela, Kimika Fakultatea Euskal Herrian, estatuan eta atzerrian ospea duen irakaskuntza eta ikerkuntzako gunea da, eta hainbat jakintza-arlo jorratzen ditu, oinarrizko zientziatik hasi eta materialen teknologiaraino.

  • 2003an sartu zen indarrean titulazioaren ikasketa-plan berria.
  • 2010/2011 ikasturtean martxan jarri zen "Kimika Gradua" Europako Goi-ikasketa Esparrura egokitzeko asmoz".