Ikasleen Hautaketa

Ikasleak Erasmus programarako hautatzeko eta TASSEPerako aurretiko hautaketa egiteko, Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultateko kimikako ikasleekin batera gauzatuko da. Hautaketarako irizpideak espediente akademikoa eta kasuan kasuko hizkuntzaren jakite maila izango dira. Antzeko baldintzetan egonda, lehentasuna maila altuagoko ikasleek izango dute.

Truke programetan parte hartu nahi duten ikasleek UPV/EHUren arautegietan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte. Gainera, baldintza espezifiko hauek bete beharko dituzte:

1.- Gaztelania ez den hizkuntza batean irakasten den unibertsitate batera badoaz, egiaztatu beharko dute hizkuntza horretan behar besteko maila dutela eskolak ondo jarraitzeko.

2.- Espedientean "suspentso" edo "aurkezteke" azaltzen diren irakasgaiak ez dira aitortuko.

3.-Graduko hirugarren mailan mugikortasuna egin nahi duten ikasleek lehenengo maila gaindituta eduki beharko dute eskaera egiteko unean; horrez gain, kanpoan egingo duten egonaldia ikasturte osokoa izan beharko da. Sinatuko den hitzarmen akademikoan ageriko diren mugikortasuneko irakasgaiek fakultateko Kimikako graduko 3. ikastaroko irakasgaien antzeko edukia izango dute.

4.- Graduko laugarren mailan mugikortasuna egin nahi duten ikasleek gutxienez 120 ECTS eduki beharko dituzte gaindituta eskaera egiteko unean.

5.- Mugikortasuna egiteko ikasturteko matrikularen barruan GRALa ere egon ahalko da, baldin eta, gutxien dela, 168 ECTS kreditu gainditu badira eta ikasketa plana amaitzeko beharko diren irakasgai guztiak barne badira.

Eskaria egitean kontuan hartu beharrekoak. Eskaria justifikatzeko txostenean arlo hauek zehaztu behar dira:

  • Ikastaroa.
  • Ezagutzen diren hizkuntzak eta maila.
  • Zehaztu irakasgaiak egin nahi diren edo laborategiko lana.
  • Idazkaritzan hizkuntza egiaztagiria aurkeztu.

OHAR GARRANTZITSUAK

  1. Kimikako Graduko ikasketetan (Donostiako fakultatea-UPV/EHU) aukera ematen da GRALa egiteko SICUE mugikortasun bat egin behar den unibertsitatean, baina ikasle bakoitzak egiaztatu beharko du helburuko unibertsitateak hori egitea onartzen duela.
  2. Egonaldiaren arabera, honako kreditu hauek egitea gomendatzen da (UPV/EHUn matrikulatutakoak):
    3 hilabete, 15 ECTS kreditu
    5 hilabete, 30 ECTS kreditu.
    60 kreditu akademi ikasturte osoko egonaldietarako.

    Dena dela, salbuespen bezala eta koordinatzaileak hala eskatzen duenetan, honako hau ere onartuko da:

    3 hilabete, gutxienez 12 ECTS kreditu
    5 hilabete, gutxienez 24 ECTS kreditu.
    Gutxienez 48 kreditu akademi ikasturte osoko egonaldietarako.