Recursos Docentes Disponibles

IRAKASKUNTZARAKO AZPIEGITURA ETA EKIPAMENDU OROKORRA:

Fakultateak 10 gela eta 9 mintegi ditu, ikasleen prestakuntzarako egokituak. Geletatik 4tan eta mintegietatik 3tan altzari mugikorrak daude. Lokal horiek arbela, ordenagailua, bideoa eta proiektorea, audio sistema eta Interneterako konexioa dituzte. Baditu, baita ere, 2 proiektu eramangarri, 2 ordenagailu eramangarri eta 3 gardenki proiektore hornikuntza finkorik ez duten areto edo mintegietan erabiltzeko.

LABORATEGIAK:

Fakultateko sail guztiek dituzte irakaskuntza teorikoarekin batera praktikak egiteko laborategiak. Badugu horretarako 15 laborategi irakaskuntzarako eta 28 ikerketarako. Azken horietako tresnak eta ekipamenduak erabili ohi dituzte, kasu askotan, azken mailetako ikasleek, irakasle baten gidaritzapean.

MULTIMEDIA BALIABIDEAK ETA PROGRAMA INFORMATIKOAK:

Badugu EDUCLICK gelarako sistema interaktiboa, erantzuteko aginte interaktibo 2 kit dituena. Horien bitartez ikasleak erantzun ahal die aurrez aurreko eskoletan planteatutako galderei edo azterketei, eta ebaluatua ere izan ahal da ikaslea.
MOODLE ikaskuntza birtualerako plataforma erabiltzen da aurrez aurreko eskoletan laguntzeko.
Pakete informatikoak ere baditugu, esaterako: ChemDraw, SPSS.

INFORMATIKA GELAK:

Fakultateak bi "informatika gela" ditu ikasleentzat; 41 lanpostu, guztira. Gela horiek irekita daude fakultateak duen ordutegi baliodunean.

IRAKURTZEKO GELA:

Fakultateak irakurtzeko gela bat du ikasleentzat. Hori ere irekita dago ikastegiko ordutegi baliodunean.

Sala de lectura

EKIPAMENDU ZIENTIFIKOA ETA TEKNIKOA:

Fakultatean badira ikerketan erabiltzeko ekipo handi eta teknika instrumental batzuk. Ikasleek erabili ahal dituzte irakasleen gidaritzapean.