Kalitatearen kudeaketa

Kalitatearen gestioarekiko konpromisoa

Kimika Fakultateko dekanotza taldeak sustatzen du, beste politika batzuen artean, bere titulazioaren irakaskuntza kalitatea, ikastegiko jardueren etengabeko hobekuntza lideratuta. Jakitun da kalitatearen kultura sendotzeak duen premisa eta gai honen inguruko jardueretan du parte hartu 1996. urtetik, unibersitateen kalitatearen balioespenerako plan nazionalean parte hartu zuelarik. Halaber, programetan ere hartu du parte, hala nola, Europako Kreditua Ezagutzeko Aholkularitza Programan (KREDIargi), Kreditua Ezartzeko Jarraipen Programan (KREDIjarraipen) eta Ikasketa Berrikuntza Bultzatzeko Programan (IBP), Ikasketa Berrikuntza eta Kalitatearen arloko errektoreordetzak sustatuta. Gaur egun, IKD-ehundu programan ari da. Bere politika eta estrategiaren funtsezko atal gisa, Kimika Zientzien Fakultateko dekanotza taldeak konpromisoa egina du ikastegiko PROZESU guztietan kalitatea bermatuko lukeen barne sistema diseinatu eta ezartzeko, interes taldeen premiak eta espektatibak beteko direla ahaleginduz eta baliabideak ildo horretan behar bezala erabiliz.

Kalitate Batzordea

Kimika Fakultateko kalitate batzordea ikastegiko batzarrak izendatutako batzordea da. Zuzendaritza taldearekin batera, Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemaren plangintza eta jarraipen zereginetan dihardu, eta gainera barne komunikaziorako tresna da kalitate sistema honen politika, helburu, plan, programa, erantzukizun eta lorpenen inguruan.

KBBSerako eskuliburua

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Kimika Fakultateak ANECAren AUDIT programaren irizpideekin bat etorrita kalitatea bermatzeko diseinatu duen barne sistemak osatzen du KBBSerako eskuliburua. KBBSk bere hartzen dituen jarduerak fakultatean irakasten den Kimikako Graduaren titulazioari dagozkio.

Txostenak

Atal honetan Kimika Graduaren "Tituluaren Jarraipen Txostena", "Urteko Kudeaketa txostena"  eta "Unibasqueko Jarraipen Txostena" aurkezten dizkizuegu.

Tituluaren Jarraipen Txostena Urteko Kudeaketa Txostena Unibasqueko Jarraipen  Txostena
2011/2012(pdf, 92KB) 2011/2012 (pdf, 151KB) 2011/2012 (pdf, 94KB)
2012/2013 (pdf, 115KB) 2012/2013 (pdf, 1,14 MB)  
2013/2014 (pdf, 521KB) 2013/2014 (pdf, 1,62 MB)  
2014/2015 (pdf, 528KB) 2014/2015 (pdf, 1,46 MB)  
2015/2016 (pdf, 584KB) 2015/2016 (pdf, 685KB)  
2016/2017 (pdf, 703KB) 2016/2017 (pdf, 352KB)  
2017/2018 (pdf, 624KB) 2017/2018 (pdf, 293KB)  

GRADUAREN AKREDITAZIOA: