Sailak

UPV/EHUko Estatutuetako 192. artikuluaren arauera, Sailek, jakintza arlo bat edo gehiagoren irakaskuntza koordinatu eta ematen dute ikastegi edo titulazio batean edo gehiagotan, UPB/EHUko irakats eskaintzaren arabera. Gainera, ikastegien antolakuntzaz arduratzen dira eta laguntza ematen diete irakasleei irakaslanean eta ikerketa zereginetan. Arautegi hau aplikatuz, sail-egitura berria ezarri da. Honekin bat eginez, Fakultatea ondoko sail hauek osatzen dute:

POLIMEROEN ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA

Sail hau osatzen duten arloak hauek dira: Kimika Fisikoa, Kimika Organikoa, Materialen Zientzia eta Fisika Aplikatua.

MATERIALEN FISIKA

Sail hau osatzen duten arloak hauek dira: Materia Kondentsatuaren Fisika, Fisika Aplikatua eta Matematika Aplikatua.

  • Zuzendaria: Angel Alegría Loinaz
  • Idazkaria: Iñaki Juaristi Oliden
  • Webgunea: Materialen Fisika

KIMIKA APLIKATUA

Sail hau osatzen duten arloak hauek dira: Biokimika, Ingeniaritza Kimikoa, Mikrobiologia, Kimika Analitikoa, Kimika Ezorganikoa eta Petrologia.

  • Zuzendaria: Rosa García Arrona
  • Idazkaria:  José Manuel Seco Botana
  • Webgunea: Kimika Aplikatua

KIMIKA ORGANIKOA I

Sail hau jakintza arlo bakarrak osatzen du eta geografi arrazoiak medio Ataletan artikulatzen da (Araba eta Gipuzkoako Atalak). Gaur egun Departamentuko zuzendaritza Donostiako Kimika Zientzien Fakultatean dago.

  • Zuzendaria: Francisco Javier Palacios Gambra (Gasteiz)
  • Idazkaria: Mª. Antonia Mielgo Vicente
  • Webgunea: Kimika Organikoa

Fakultateko irakaskuntzako pertsonalaren artean, UPV/EHUko beste Sailei atxekitako zenbai irakasle ere ba dago.