XX Gasteizko ENPRESEN LASTERKETA

2022ko urriak 15- Irteera: 18:00etan
5 km-ko lasterketa bat baino askoz gehiago!

Irudia

Urriaren 15ean, 18:00etan, Enpresen Lasterketaren XX. edizioan parte hartzeko proposatzen dizuegu, Gasteiz, 5 km.

Ez da ohiko herri lasterketa bat, beren enpresa ordezkatzen duten bi, hiru edo lau pertsonak emakumezko, gizonezko eta misto kategoriatan osatutako taldekako proba bat baizik.

XX. Enpresen Lasterketak parte hartzaileen artean jarrera osasuntsua sustatzea du helburu eta kirolarekiko ohitura langileen arteko topagune bihurtu.

GARRANTZITSUA: Talde espiritua bultzatzeko, talde bereko lasterkariek elkarrekin egingo dute dena, hau da, irteeratik abiatu, lasterketa egin eta helmugara iritsi.

EGUNA- ORDUA: larunbata, urriak 15, 18:00etan.

IRTEERA- HELMUGA: Andra Mari Zuriaren Plaza.

KATEGORIAK:

  •     2 laguneko taldea (Mistoa, emakumezkoa eta gizonezkoa).
  •     3 laguneko taldea (Mistoa, emakumezkoa eta gizonezkoa).
  •     4 laguneko taldea (Mistoa, emakumezkoa eta gizonezkoa).

ARAUDIA IKUSI

IZENA EMATEKO ERA

Parte hartzeko eskaera email bat bidali helbide honetara: ar-kirolak@ehu.eus
Zuekin kontaktuan jarriko gara.

Epea: Irailaren 12tik urriaren 13a arte (13:00a arte).

  • EHUkirola Arabak izenemate emailak, talde bakoitzeko email bat, jasoko du.
  • Parte hartzeko kostua EHUkirola Arabak ordainduko dtu. UPV/EHUren kamiseta korporatibo bana jasoko da (dohan).

DORTSAL BANAKETA
ARABAKO ERREKTOREORDETZAN Gasteizko Komandante Izarduy 2 kalean:

  • Urriak 13, osteguna: 15:00tatik 17:00tara
  • Urriak 14, ostirala: 09:00tatik 13:000tara

SARIAK

Hauek dira garaikurra jasoko dutenak:

  • lehen 2 talde sailkatuak emakumezko kategoria bakoitzean (2, 3 edo 4 emakumez osatutako taldeak).
  • lehen 2 talde sailkatuak gizonezko kategoria bakoitzean (2, 3 edo 4 gizonez osatutako taldeak).
  • lehen 2 talde sailkatuak kategoria mistoan (2, 3 edo 4 pertsonaz osatutako talde mistoak).
  • Talde gehien aurkezten dituzten 10 enpresak.

Irudia