XIX ENPRESEN LASTERKETA

2021ko urriak 23- Irteera: 17:30tan
6,7 km-ko lasterketa bat baino zerbait gehiago!

Informazioa

Urriaren 23an, 17:30tan, Gasteizko Enpresen Lasterketaren XVIII. edizioan parte har dezazuen proposatzen dizuegu. 6,7 km.

Ez da ohiko herri lasterketa bat, beren enpresa ordezkatzen duten bi, hiru edo lau pertsonak emakumezko, gizonezko eta misto kategoriatan osatutako taldekako proba bat baizik.

XVIII. Enpresen Lasterketak parte hartzaileen artean jarrera osasuntsua sustatzea du helburu eta kirolarekiko ohitura langileen arteko topagune bihurtu.

GARRANTZITSUA: Talde espiritua bultzatzeko, talde bereko lasterkariek elkarrekin egingo dute dena, hau da, irteeratik abiatu, lasterketa egin eta helmugara iritsi.

EGUNA ETA ORDUA: larunbata, urriak 23, 17:30tan.

IRTEERA eta HELMUGA: Arabako Teknologia Parkean.

AUTOBUSAK

Parte-hartzaileek antolakuntzak eskaintzen duen garraioa erabili ahal izango dute, joan-etorria errazteko eta, aldi berean, auto partikularren erabilera murrizteko eta, horrela, ingurumen-inpaktua minimizatzeko.

HORNIDURA

Ur-iturrien eta parkeko instalazioen bidez emango da hornidura likidoa.

IBILBIDEA

Lasterketak Arabako Teknologia Parkean du irteera eta helmuga.

Ibilbidea ikusi

EPEAK ETA PREZIOAK
Izena emateko epea urriaren 5etik 20ra (13:00a arte).
Parte hartzeko kostuak EHUkirola Arabak ordainduko ditu. UPV/EHUren kamisea bat emango da dohan.

IZENA EMATEKO ERAK

Helbide honetara email bat bidali: ar-kirolak@ehu.eus
Zuekin kontaktuan jarriko gara.

DORTSAL BANAKETA
Dortsalak ARABAKO ERREKTOREORDETZAN bantuko dira Gasteizko Komandante Izarduy 2 kalean, honako ordutegian:

  • Urriak 21, osteguna: 15:00tatik 17:00tara
  • Urriak 22, ostirala: 09:00tatik 13:000tara

SARIAK

Hauek dira garaikurra jasoko dutenak:

  • lehen 2 talde sailkatuak emakumezko kategoria bakoitzean (2, 3 edo 4 emakumez osatutako taldeak).
  • lehen 2 talde sailkatuak gizonezko kategoria bakoitzean (2, 3 edo 4 gizonez osatutako taldeak).
  • lehen 2 talde sailkatuak kategoria mistoan (2, 3 edo 4 pertsonaz osatutako talde mistoak).
  • Talde gehien aurkezten dituzten 10 enpresak.