ERRUGBI ESKOLA

Astero egun batean errugbia praktikatu nahi baduzu, orain daukazu aukera.
Maila guztiak, bai hastapena bai teknifikazioa. Egokia edozeinentzat. Entrenamendu mistoak izango dira.
2023-2024ko ikasturtea
- Entrenatzeko egunak: ASTEAZKENAK
- Zein ordutan: 19:30tatik 21:30tara
- Non: Lakuako Errugbi zelaia, Etxanobeko bidezidorra 2, Vitoria-Gasteiz
- Hasiera: 2023ko Urriaren 4an
- Prezioa: 20€ (UPV/EHU) 40€ (UPV/EHU kanpoko pertsonak)
- IZENEMATEAK ON-LINE: Plazak Min. 12 pertsona/ Max. 30 pertsona
Plaza libreak: 2023ko irailaren 25tik aurrera, izenemateak bete arte
- IZENEMATEAK
ON-LINE. Izen-emate ordenaren araberako esleipena.
Aurrez aurrekoa, kasu partikularrei erantzungo zaie, UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzaren eraikinean (Gasteizko Izarduy komandantea k. 2, 01006).
ON-LINE: FireFox edo Google Chrome nabigatzaileak erabiltzea komeni da.
SARBIDEA HEMEN eso sartu EHUkirola UPV/EHUko Kirola-ren aplikazioan, esteka honetan klik eginda: https://jarduera2.ehu.eus/kirolak/buscCur.php?oper=4&tipc=0&idioma=euskera&datos=1. Identifikatzeko, UPV/EHUko LDAP izena eta pasahitza erabiliko dira.
Kirol Eskolak Menua: Sustapena HEALTHY CAMPUS / Kirol Eskolak
Erabiltzaileak LDAPen erabiltzaile-izena eta pasahitza ezagutzen ez baditu, GAUR-en sartuta aurki ditzake (http://gestion.ehu.es/gaur). GAUR-en sartzeko zure erabiltzailea eta pasahitza ere ezagutzen ez badituzu, dagokion unibertsitateko idazkaritzan eman ahal izango dizute.
UPV/EHU kanpoko pertsonak aplikazioan erregistratu behar dira.
ORDAINKETA: izena ematerakoan.
UPV/EHUk jardueraren bat eteteko eskubidea gordetzen du, gutxieneko izen-emate faltagatik.
DIRU ITZULKETAK
UPV/EHUri egotz dakizkiokeen arrazoiengatik jarduera egiten ez bada bakarrik itzuliko dira ordaindutako zenbatekoak.
Jarduera hasi ondoren, ez da itzuliko aurrez ordaindutako zenbatekoa.
- JARDUERA HONEN BIDEZ ECTS KREDITUAK LORTU AHAL DIRA