Utzi sexu-jazarpen eta erasoak jokoz kanpo
Lagundu kirolean gertatzen den sexu-jazarpena desagerrarazten galdetegi honi erantzunez!

Atzera begirako galdeketa hau Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-ikasleei zuzenduta dago.
Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk eskola-adinean praktikatutako kirolean jasandako sexu-jazarpenek izandako eragina ezagutu nahi dute unibertsitateko ikasleen pertzepzio eta esperientzien bidez.
Proiektuak UPV/EHUko Etika Batzordearen oniritzia du. Galdetegia guztiz anonimoa da eta informazioa, isilpekoa.
Egin klik estekan eta bete galdetegia!
Eskerrik asko parte hartzeagatik!
Asko eskertuko genizuke ikaskideen artean galdetegia zabalduko bazenu!
Galdetegia:
https://www.encuestafacil.com/respweb/cuestionarios.aspx?EID=2854534