Helburuak
Helburu Orokorrak
1. Egitekoa
EHUkirolaren Egitekoa unibertsitateko kirolaren egitura eta antolakuntza sustatzea da, unibertsitate-komunitateari jarduera fisikoak eta trebakuntza eta kirol-jarduerak eskaintzeko helburuarekin. Izan ere, kirolak bizi-kalitatea, osasuna, pertsonen trebakuntzarako eta garapenerako harremanak eta bizipenak hobetzen ditu. Horretarako, kalitatean oinarritutako zerbitzua eskaintzen dugu.
2. Balioak
- Ekimen ugari bultzatzen ditu
- Zerbitzua eskaintzeko borondatea dauka
- Dinamikoa da / aldaketarako prest dago
- Harremanetarako gaitasuna dauka
- Eraginkortasuna da lanerako funtsezko oinarria
3. Ikuspegia: Zer irudi eman nahi du zerbitzu honek?
- Kalitatezko kirolaren kudeaketan, eraginkortasunean oinarritutako kudeaketa egin nahi duen erakundea da
- Trebakuntza osotua bultzatzen du
- Giza balioak hedatzeko zereginean, erreferentea da
- Taldeko lana sustatu nahi du
- Kudeaketa-lanetan eraginkorra da
- Malgua eta parte-hartzailea da
- Bertan diharduten profesionalek bat egiten dute egitasmoarekin
4. Helburu nagusiak: Nora nahi du iritsi?
- Kalitatezko zerbitzua eman nahi du: eskaintza zabala eta erakargarria, edonorentzako modukoa eta pertsonen trebakuntzan eta garapenean lagunduko duena.
- EHUkirolaren programetan jendeak parte hartzeko duen joera areagotu eta parte-hartzaile leialak eskuratu nahi ditu.
- Kudeaketaren eraginkortasuna eta eragingarritasuna hobetu nahi ditu, zerbitzu hobea eskaintze aldera.
5. Bigarren mailako helburuak
- Zerbitzuko pertsona guztien konpromisoa areagotzea, egitasmo bateratua aurrera ateratzeko.
- Urte anitzeko aurrekontu-plana osatzea, hurrengo hiru urteetako premiak aurreikusteko eta horien finantzaketa antolatzeko.
- Egun ditugun babesleei eustea eta gehiago lortzea, zerbitzuaren programen finantzaketan lagun dezaten.
- Gure eskaintza unibertsitate-komunitateak egindako eskaerara egokitzea.
- Erabakiak hartzen lagunduko duen informazio-sistema bat finkatzea.
- Prozesuak hobetzea, zerbitzu arin eta kalitatezkoa eskaintze aldera.
- Zerbitzuaren hartzaile mota jakin bakoitzarentzako komunikazio-plan egoki bat ezartzea.
- Finkatutako gidalerroen arabera, urteko jardunbide-planak garatzea.
- Erabiltzaileen gogobetetasuna ezagutzea eta zerbitzuari buruz duten iritzia hobetzea.
- EHUkirolak gizartean eta politika- eta administrazio-erakundeetan duen esku-hartzea areagotzea.