Jarduera-arloak

Helburu orokorrak finkatu ostean, egindako azterketa aintzat hartuta, aipatutako helburu horiek erdiesteko lanean izan ditugun bost jarduera arlorik garrantzitsuenak aukeratu ditugu.

1. Kirol-eskaintza

  • Kirol-eskaintza ikasleen premietara egokitzea.
  • Kirol-eskaintza IIP eta AZPkoen premietara egokitzea.

2. Barne-antolakuntza:

  • Erabiltzaileei eskaintzen zaizkien jardueretarako sarbidea erraztea.
  • EHUkirola bulego guztietan, jendearen arretatarako zerbitzua hobetzea.
  • Oinarrizko sistema iraunkorra finkatzea, erabakiak hartzeko.
  • Kudeaketa-premiak aseko dituzten informatika-tresnak eskuratzea (hardwarea eta softwarea).
  • Barne-kudeaketarako prozesuak gainbegiratzea eta hobetzea.

3. Komunikazioa:

  • Komunikazio-elementuak berriz ere diseinatzea, hartzaile mota jakin bakoitzari egokitzeko.
  • Zerbitzuaren erabiltzaileak leialtzea eta erabiltzaile gehiago lortzea.
  • Komunikazio-irizpideak bateratzea.
  • Elkartasunezko eta ingurumenaren aldeko ekintzak egitea.
  • Zerbitzuaren barne- eta kanpo-planak definitzea, komunikazio-ekintzak eta -estrategiak finkatuz.

4. Langileen kudeaketa:

  • Antolakuntza-egitura egokitzea.
  • EHUkirolan diharduten pertsonen trebakuntza sustatzea.

5. Finantzaketa:

  • Campus bakoitzerako lau urterako aurrekontu-planak aztertzea eta finkatzea.
  • Babesleen politika definitzea.
  • EHUkirolaren finantzaketa-sistema eta aurrekontu-politikaren sistema finkatzea.
  • Inbertsio berriak egiteko eta dagoeneko badauden instalazioak hobetzeko proposamenak aurkeztea.
  • Kalitatea hobetzeko baliabideak eta pizgarriak emateko sistema eratzea, programaren kontratuaren metodologia erabiliz.