GOALBALLA; Kirol berria

Ezintasunak dituzten ikasleen kirol jarduerak

Campuseko Kirol Zerbitzuan ezintasunak dituzten ikasleen kirol beharrei erantzuten diegu. Horretarako, Kirol Zerbitzuak kirol eskaintzaren berri eman eta ikasleen beharren araberako orientazioa eta laguntza emango du.  %33 edo gehiagoko ezintasuna duten ikasleek doan eskuratu ahal izango dute kirol txartela eta ikasle horiek lehentasuna izango dute kirol jardueretan izena emateko garaian.

GOALBALLA; Kirol berria

ASTEAN BITAN ENTRENATU ETA TALDE BAT OSATU NAHI?
Ez da baldintza berezirik bete behar. Edonorentzat egokia.

  • Entrenamendu egunak: astelehena eta asteazkena
  • Ordutegia: 17:30 - 19:30
  • Lekua: CAFA - Almudena Cid - Ariketa Fisiko Egokituaren Zentroa (Gabriel Celaya kalea 15, autobus geltoki berriaren ondoan)

Hasiera: 2016ko urtarriletik aurrera

DOAN

JARDUERA HONEK KREDITUAK EMANGO DITU

Harremanetarako:

Raquel (Itxaropena) 945 28 93 42    info@itxaropena.es

Zer da Goalballa? (Bideoa)