19-20ko 2. lauhileko KIROL IKASTAROAK
UDAL ESKAINTZA
Gasteizko Udalak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak sinatutako hitzarmenak jasotzen duenez, 2014-2015 denboraldi honetatik aurrera, unibertsitate kreditu gisa homologatuko dira, arautegiaren arabera, udalaren ikastaroak eta kirol jarduerak. Ekintza honek ez du aurreko denboraldietan eragingo.
Hemen aurkitu ahal duzue eskaintza:
Jarduera amaituta eta, hilaren 30a baino lehen, ikasleak Arabako Campuseko Errektoreordetzara joango dira egindako jardueraren matrikularen inprimakiarekin. Kreditu kopurua izandako asistentziaren araberakoa izango da.
HEGOALDE gizarte etxean, gazteentzat eskainitako ikastaro eta jarduerak aurkitu ahal dituzu, joan zaitez eta jaso informazioa udalaren web gunean (www.vitoria-gasteiz.org). HEGOALDE G.E
ARABAKO CAMPUSEKO ESKAINTZA
Arabako Campuseko KIROL ZERBITZUAK 2019-2020ko ikasturtean eskaintzen ditu kirol jardueren urteko programazioaren barruan hauetako jarduerak.
- IKASTAROAK
- IZENA EMATEKO EPEAK
- IZENA EMATEKO LEKUA
- DIRU ITZULKETAK
- IKASTAROEN IRAUPENA
- JARDUERARIK GABEKO EGUNAK
- KREDITUAK AITORTZEA
- DATU PERTSONALEN BABESA
- UPV/EHUren OHARRAK
IKASTAROAK
- GAH I, astelehen eta asteazkenak 16:30- 17:30
- YOGA I, astelehen eta asteazkenak 17:00- 18:00
- ZUMBA II, astearte eta ostegunetan 18:00- 19:00
JARDUERA | NON | EGUNAK | ORDUTEGIA | PREZIOA UPV/EHU |
PREZIOA EZ UPV/EHU |
PLAZA LIBREAK |
---|---|---|---|---|---|---|
Zumba I |
Gimnasioa (Hezkuntza eta Kirol F. -HEZKUNTZA-) 20/3/17tik aurrera Hegoalde gizarte etxean |
Astearte, ostegunak | 17:00 – 18:00 | 30.-€ | 40.-€ | 0 |
Zumba II |
Gimnasioa (Hezkuntza eta Kirol F. -HEZKUNTZA-) 20/3/17tik aurrera Resa Unibertsitate egoitzan |
Astearte, ostegunak |
18:00 – 19:00 20/3/17tik aurrera 18:30 – 19:30 |
30.-€ | 40.-€ | |
HIT (Entrenamendu funtzionala) |
Gimnasioa (Hezkuntza eta Kirol F. -HEZKUNTZA-)
|
Astearte, ostegunak |
19:00 - 20:00 20/3/17tik aurrera astearteak 17:30- 18:30 |
30.-€ | 40.-€ | 11 |
Esku Pilota Eskola (Neskak) | Astronomos Frontoian | Asteazkenak | 19:00 - 21:00 | 20.-€ | 30.-€ | 9 |
G.A.H. I | HEGOALDE G.E. | Astelehen, asteazkenak | 16:30 – 17:30 | 30.-€ | 40.-€ | |
G.A.H. II | HEGOALDE G.E. | Astearte, ostegunak | 20:30 – 21:30 | 30.-€ | 40.-€ | 0 |
Pilates I |
Unibertsitateko Pabiloia |
Astelehen, asteazkenak |
18:00 – 19:00 |
40.-€ | 50.-€ | 0 |
Pilates II | Unibertsitateko Pabiloia | Astearte, ostegunak | 17:00 – 18:00 | 40.-€ | 50.-€ | 0 |
YOGA I |
Unibertsitateko Pabiloia | Astelehen, asteazkenak | 17:00 – 18:00 | 40.-€ | 50.-€ | |
YOGA II | Unibertsitateko Pabiloia | Astearte, ostegunak | 18:00 – 19:00 | 40.-€ | 50.-€ | 8 |
Errugbi eskola | LAKUA G.E. | Asteazkenak | 19:30 - 20:30 | 20.-€ | 30.-€ | 7 |
Boleibol eskola | Kiroldegia (Hezkuntza eta Kirol F. -KIROLA-) |
Astearte, ostegunak |
19:15 - 20:45 | 20.-€ | 30.-€ | 0 |
2. Lauhilekoa: (Online eta/edo aurrez aurrekoa).
EXKLUSIBOA EHU/UPVko Ikaslegoa, IIP, AZP: 2020ko Urtarrilak 7tik16ra
Publiko orokorra eta EHU/UPVko Ikaslegoa, IIP, AZP: 2020ko Urtarrilak 17tik- 27ra
Plaza libreak: Urtarrilak 28tik aurrera
ORDAINKETA: Izena emateko momentuan egin behar da.
Aurrez aurrekoa; Kirol Zerbitzuan, Errektoreordetzaren bulegoetan (K/ Izardui Komandantea, 2).
UPV/EHUko kanpoko pertsonen izenematea soilik aurrez aurrekoa izango da.
Internet bidez; kirol zerbitzuaren webgunean, Arabako Campuseko Kirol Zerbitzuarenean edo ondoko esteka sakatuta: http://kirolak-app.adm.ehu.es/actividadesweb.
Modulu horretan identifikatzeko, ikaslearen izen-abizenak eman beharko dira eta LDAP pasahitza (posta elektronikorako erabiltzen diren berberak).
Ikasleak erabiltzaile izena eta LDAP pasahitza ezagutzen ez baditu, GAUR aplikazioan aurkitu ditzake: (http://gestion.ehu.es/gaur). Lehen aipatutakoak, hau da, GAUR aplikaziora sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza ezagutzen ez baditu, ikastegiko idazkaritzan eman ahalko dizkiote.
Haien etxeetan konexiorik ez dutenei Interneterako sarbidea erraztu nahian, Arabako Campusak haien esku jartzen ditu campuseko biblioteka nagusiko informatiko gelak, "Elurreta" eraikinekoak, alegia.
Unibertsitateak beretzat gordetzen du, behar adina izen ematerik ez bada, jardueraren bat bertan behera uzteko eskubidea
DIRU ITZULKETAK
Egindako ordainketak itzuliko dira baldin eta jarduera unibertsitateari egotzitako arrazoiengatik egin ez bada.
- 2. Hiruhilekoa: 2020ko urtarrilak 27tik maiatzak 15era arte
- YOGA eta PILATES ikastaroak 2020ko maiatzak 28a arte
- Martxoak 19, San José
- Apirilak9 ostegunetik 19 iganderarte (biak barne) Udaberriko Oporraldia
- Apirilak 27, Arabako Campuseko Errektoreordetako jaialdia
- Apirilak 28, Prudentzio Deuna
Ez da jarduerarik izango eskolarik gabeko egunetan, salbu Yoga eta Pilates ikastaroak maiatzak 18-28 bitartean.
Graduko planetarako, 3 kreditu baliozkotzen dira gehienez ikasturte bakoitzeko.
Kreditu kopurua asistentziaren araberakoa izango da. Hau da, kreditu 1 = 25 ordu; 0,5 kreditu = 13 ordu.
DATU PERTSONALEN BABESA
Abenduaren 13ko Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoak 5. artikuluan jasotakoarekin bat etorrita, jakinarazten dizugu zure datuak UPV/EHU titularra den "Kirol Zerbitzua-Izen Emateak" izeneko fitxategian gordeko direla. Izan ere, horren helburua da "ikastaro eta jardueretarako izen ematea erraztea, estatistika helburuak…". Jakinarazten dizugu zure datuak ikusi, zuzendu, ezeztatu eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal dituzula idazki bat Arabako Campuseko errektoreordetzara (K/ Izardui Komandantea, 2-01006 Vitoria-Gasteiz) bidalita, zure nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia erantsita.
UPV/EHUren OHARRAK
- Ez du ordainketa osagarririk eskatuko parte hartzeari buruzko oinarri hauetatik aparte.
- Ez du eskatuko parte hartzaileentzako material osagarririk.
- Ez du baimenduko oinarri hauetan ezarritako aldietatik kanpo haren instalazioak erabiltzea, salbu berariaz emandako baimena izan. Kasu horretan, horren berri emango da.