UNIBERTSITATEKO KIDEENTZAKO TXARTELA UDAL KIROLDEGIAK ERABILTZEKO

2018-2019 ikasturtean ez da egingo honelako txartelik eta gaur egungoak 2018ko irailaren 1 arte egongo dira indarrean.

KIROL TXARTELA ESKURATZEKO PROZEDURA

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko interesa duten ikasleek gazteentzako 18 urtetik 24 urtera bitarteko abonatuen tarifa baliatuz egin dezakete.
  • Udal instalazio guztietara sartzeko aukera ematen du, gainerako harpidedunen eskubide eta betebehar berberekin. Urte osorako balio du.
  • Udalaren instalazio eta kantxak alokatzerakoan eta kirol ikastaroak egiterakoan deskontua lortuko da eta beste edozein harpidedunek ordaintzen duen prezio bera ordainduko du.
  • Edozein kirol ikastarotan izena eman nahiz matrikulatzekoa, lekurik izanez gero, dena delako kuota ordainduz. .Kuota murriztua izango da hori.
  • Igerilekuak, izotz pista nahiz aldagela eta dutxak erabiltzekoa, baita araudi partikularren arabera Udaleko Kirol Sailak izendatzen dituen bestelako zerbitzuak ere (garaiz emango da horien berri).

INFORMAZIO GEHIGARRIA

Unibertsitateko kide diren udal harpidedunek %50eko beherapena lortu ahal izango dute beren motari dogokion kuotan, baldin eta Gasteitik kanpo eta barnetegian, egoitzan edo pentsioan ikasten duela frogatzen badu.

TRAMITE HAU HERRITARREI LAGUNTZEKO BULEGOETAN EGIN BEHARKO DU ABENDUAREN 31  BAINO LEHEN