ITUNPEKO GIMNASIO ETA KIROL ZENTROAK

UPV/EHUko Arabako Campuseko Kirol Zerbitzuarekin

UDAL ZENTROAK

Gasteizko Udalak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak sinatutako hitzarmenak jasotzen duenez, 2014-2015 denboraldi honetatik aurrera, unibertsitate kreditu gisa homologatuko dira, arautegiaren arabera, udalaren ikastaroak eta kirol jarduerak. Ekintza honek ez du aurreko denboraldietan eragingo. 
Hemen aurkitu ahal duzue eskaintza:

Udalaren kirol jarduerak

Jarduera amaituta eta, hilaren 30a baino lehen, ikasleak Arabako Campuseko Errektoreordetzara joango dira egindako jardueraren matrikularen inprimakiarekin. Kreditu kopurua izandako asistentziaren araberakoa izango da. Jarduera bakoitzeko instruktoreak kontrolatuko du asistentzia.
 

PRIBATUEN ZENTROAK

Adi: PREZIO BEREZIAK UPV/EHUko kideentzat (ikusi hitzartutako zentroen zerrenda).

Haien kirol praktikagatik kredituak nahi dituzten ARABAKO zentro hitzarmendunetan izena eman duten ikasleek LAU urrats eman behar dituzte:

1. URRATSA. - Izena Internet bidez eman behar dute, joan behar duten kirol zentroa aipatuz. Horretarako, web orri honetan dagoen “Jardueretan izen emateak” botoia sakatuz aurkituko duten orria bete behar dute.

Izen ematea urtero berritu beharko da, Arabako Campuseko Kirol Zerbitzuan jasorik geldi dadin.

2. URRATSA. - Internet bidez egindako inskripzio agiria inprimatu behar dute.

Inprimakia ikasleak izena eman duen kirol zentroan aurkeztu beharko du.

3. URRATSA. - Kirol jarduera amaitzean, ikasleek ziurtagiri bat eskatu beharko diote kirol zentroko arduradunari. Ziurtagiri horretan datu hauek jarri behar dira: Izen-abizenak, NANa, joaten hasi zen lehen eguna eta ikastaroa edo jarduera amaitu zeneko data. Kredituak homologatzeko astean gehienez 2 eguneko eta egunean ordu bateko asistentzia egin behar da. Asistentzia aipatutakotik gorakoa bada, ez da kontuan hartuko kredituak kalkulatzeko. Gehienez, 3 kreditu emango dira kontzeptu horrengatik.

4. URRATSA. -  Ziurtagiri hori Arabako Campuseko Kirol Zerbitzuan entregatu beharko da 2019ko ekainetik aurrera, eta beti 2019ko irailaren 30a baino lehen. Bertan emango zaio ikasleari ikasketa zentroan entregatu behar duen ziurtagiri ofiziala.