MARTXA NORDIKOA Ikastaroa

  • Pertsonal teknikari tituludunak eta kualifikatuak ematen du
  • UPV/EHUko Unibertsitate Komunitateari bideratuta (Ikaslegoa, IIP, AZP)

​​​​​​         UPV/EHU kanpoko pertsonentzat zabalik ere bai

IRAUPENA

2021ko Martxoaren 2tik Maiatzaren 27a arte (10 saio)

IKASTAROKO JARDUERA EGUNA: Asteartea/ Asteazkena/ Osteguna

ORDUTEGIA: 17:00- 18:30

Jarduerarik gabeko aldiak:

Martxoaren 30tik apirilaren 8a arte (biak barne)

Apirilaren 27tik 29a arte (biak barne)

IZENEMATEA

​​​​​​​BETETA. ITXARON ZERRENDA

Online izena emateko jarraitu beharreko urratsak (Araba):

Fire Fox edo Google Chrome nabigatzaileak erabiltzeko gomendioa)

HEMEN SARBIDEA UPV/EHU Kirolak-en aplikazio berrian

 Menua: BIZITZA AKTIBOA= BIZITZA OSASUNGARRIA/ Kirol jarduerak

 Plaza mugatuak, ikastaroko max. 6 pertsona

Izenemateko kuota:

  • 30€ UPV/EHUko pertsonak
  • 50€ UPV/EHU kanpoko pertsonak

BEHARREZKO MATERIALA

  • Arropa eta oinetako erosoak
  • Martxa Nordikoa egiteko makilak (JARDUERA BITARTEAN ESKURATUKO DIRA)

ELKARGUNEA

 UPV/EHUko Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloia  

Los Apraiz, 1 Kalea - Vitoria-Gasteiz

KREDITUAK

0,5 kreditu ECTS (%80ko asistentzia)

Gaur egungo osasun-krisiaren testuinguruan, parte-hartzaileak behartuta daude UPV/EHUk onartu duen covid-19ari buruzko protokoloko osasun neurriak ezagutzera eta betetzera, birusaren transmisioa saihestearren, eta onartzen dute jarduera berandutu, eten edo bertan behera utzi ahal izatea, osasun agintariek hala gomendatzen badute.

MARTXA NORDIKOAREN INFORMAZIOA

HOBETU ZURE OSASUNA ETA BIZI KALITATEA

Oinez ibiltzeko jarduerari makila batzuk gehitzea nahikoa da gure sasoia nabarmen hobetzeko.

Martxa nordikoa 1930. hamarkadaren hasieran sortu zen Finlandian: herrialde horretako eski taldeak udan ere entrenatzen zuen, eski makilak hartuta ibiliz eta korrika eginez. Ordutik, sasoiz kanpo entrenatzeko metodo garrantzitsua izan da eski nordikoko lehiaketetan aritzen diren eskiatzaileentzat, bai eta beste kirolari batzuentzat ere.

 

OSASUNARENTZAKO ONURAK

  • Bihotz-biriken gaitasuna eta oxigenazioa hobetzen ditu.
  • Energia kontsumoa martxa klasikoan baino % 20 handiagoa izatera irits daiteke.
  • Giltzadurek jasaten duten presioa murrizten da.
  • Osteoporosiari aurrea hartzen laguntzen du.

 

Intentsitate handiko kirola izatea nahi baduzu, horretarako aukera ere ematen du.

Proposatzen dugun jarduera hastapen mailan da.

 

Oinez ibiltzearen, korrika egitearen eta Martxa Nordikoaren arteko desberdintasun nagusiak

  • Oinez edo korrika, gorputzaren beheko aldea (gluteoak eta beheko gorputz adarrak) bakarrik indartzen duzu.
  • Martxa nordikoan, gorputzaren beheko eta goiko aldea indartuko dituzu: bizepsak, trizepsak, abdominalak, bizkarra, sorbaldak... Gainera, belaunek, orkatilek, aldakek eta gainerako giltzadurek jasaten duten presioa murriztuko duzu.
  • Martxa nordikoa egitean, orduko 400 kaloria arte erre ditzakezu.
  • Intentsitatearen eta giharretan egindako kargaren araberakoa izango da ariketa aerobikoa.
  • Kirol martxa teknika egokiarekin eginez gero, kalorien erabilera gorago aipatu ditugun kiroletan baino handiagoa izan daiteke.