Programa

EHUkirola Arabako Programa

EHUren helburua kirolaren bitartez heztea da. Hala, guztiontzako aukera-aukerako kirola eskaini nahi du, kalitatea eta jarraikortasuna izango dituena. Eta, horretarako, kudeaketa dezentralizatua, eraginkorra eta eragingarria egingo du. Ikasleen Errektoreordetzak lurraldez haraindiko gaien zuzeneko erantzukizuna hartzen du bere gain (helburuak, plangintza, jardunbide-plana, aurrekontu orokorra eta beronen banaketa) eta Campuseko Errektoreordetzekin batera, campus bakoitzean egiten diren jarduerak koordinatzen ditu. 2022-2023 ikasturterako aurreikusitako jardunak ondoko alorretan daude banatuta:

JARDUERA ARLOA

EHUkirolak egindako eskaintza are gehiago zabaltzea eta eskaintzaren kalitatea hobetzea; errentagarritasun ekonomikoa hobetzea, kostuak doituz; jarraipena eta azken ebaluazioa areagotzea; elkartegintza bultzatzea; eta hornitzaileekiko harremanak sustatzea (gimnasio, enpresa, unibertsitate-zentro, udal, federazio eta elkarteekikoak), kirola praktikatzeko modua emateko, izan ere, kirolak bizi-kalitatea, osasuna, gainerakoekiko harremanak eta pertsonen trebakuntza eta garapenerako bizipenak hobetzeko balio du.

Sustapenen unitatea

Jarduera fisikoa eta kirol-jarduera interesa duen ororengana helaraztea du helburu, eta, era berean, eskariei erantzutea, Unibertsitate-komunitateari interesa pitzaraztea eta kirol-jarraikortasuna bermatzea.

Alor honetan, hainbat zerbitzu hitzartu dira zenbait entitate, kirol-erakunde eta gimnasiorekin, kirol-ikastaro eta -eskola batzuk antolatzeko asmoz. Jarduera horiek guztiak zuzenduak izango dira, eta urritik ekainera bitarteko programa baten bitartez, praktika- eta jardun-jarraikortasuna izango dute. Gimnasio publiko zein pribatuak izango dira.

Pilates, Yoga, Entrenamendu funtzionala- HIIT, Zunba. GAP, Boleibola, Euskal Pilota, Errugbia, Tenisa eta beste kirol modalitate asko.

Era berean, Kirol eta Abentura jarduerak ere egin dira, naturan. Bi eskaintzatan banatu dira: bata, lehenengo lauhilekoan; eta, bigarrena, bigarrenean. Zuzendutako jarduera puntualak eta jolasaren eta naturaren alorreko programak ere bai; eta jakina, baita ikastaro monografikoak, iraupen laburrekoak, ere. Azken batean, ingurumenarekin eta ingurumenaren neurriko erabilerarekin, airearekin, urarekin, mendiarekin, elurrarekin... lotutako jarduerak dira.

Ikasturte hasieran kirol jardunaldi errekreatiboa egiten dugu Kirolaren Egunean, UPV/EHUko unibertsitate-komunitateko kirol-jarduera fisikoetan parte hartzea sustatzeko (ikasleak, irakasleak eta ikertzaileak, eta administrazio eta zerbitzuetako langileak).

Unitate honetan biltzen dira, halaber, Unibertsitate Zentroei emandako laguntza guztiak: ekimenetan, txapelketetan, barneko lehietan, ikastaroetan...

Lehiaketen unitatea

Modu arautuan egiten diren jarduerak. Gizonezkoen eta emakumezkoen lehian egiten diren guztiak sartzen dira hemen, nola taldeko kiroletakoak, hala banakakoetakoak.

Campus bakoitzaren barnean antolatzen dira (neguko eta udaberriko txapelketak), 25 kirol mota baino gehiagorekin.

Xakea, Saskibaloia, Eskubaloia, Futbola, Pilota, Areto-futbola, Frontenisa, Boleibola, Tenisa, Igeriketa, herri-lasterketak, Herri kirolak, etab.

Campusen arteko eta unibertsitateen arteko lehiaketak. Otsailetik maiatzera bitartean egiten dira, Campus bakoitzeko irabazleen artean. Gutxi gorabehera, 29 kiroletan lehiatzen dira.

Nazioarteko lehiaketak. ‘Zabalki' Nazioarteko Euskal Pilota Txapelketan hartzen dute parte. Kirol Kontseilu Gorenak unibertsitate-kiroletarako egindako deialdi ofizialetan ere hartzen dute parte.

Kirol Federatua. Unibertsitatearen eta Campus bakoitzeko kirol-elkarteen arteko lankidetza-harremanak sustatzea. Gure unibertsitateak taldeak dauzka hainbat kirol mota eta kategoriatarako Araban, Bizkaia eta Gipuzkoan.

Formakuntzaren unitatea

  • Ikastaroak (entrenatzaileentzako eta epaileentzako ikastaroetan, kirol-federazioekin lankidetzan; haiek eskatuta ala guk eskatuta), hitzaldiak (Gasteizen, Fundacion Estadio Kirol Elkartearen eta EHUren arteko hitzarmena, AULA ESTADIOren hitzaldiak antolatzeko), jardunaldiak-biltzarrak, etab.
  • Lankidetzak, ikerkuntza-egitasmoetan eta doktorego-tesietan, EHUko sailek hala eskatuta. Era berean, beste Unibertsitate batzuek egindako lanetan ere hartuko dugu parte: informazioa bidaliz edo egiten dituzten beste eskari batzuk betez (kanpo-ebaluazioa).
  • Graduko hautazko kredituak, kirol-jarduerengatik. 1. eta 2. zikloko irakaskuntzarako kudeaketa-araudia. VI. Kapitulua: Hautazko aukera. Trebakuntza osatzeko jarduerengatik, kredituak amortizatzea. 65.6 artikulua: Kirol Jarduerak.
  • Unibertsitateko Goi Errendimendua eta Mailako Kirolariei Tutoretza Programa.
  • Kirol Egokituko Programa. Campuseko EHUkirolan, aintzat hartzen dira ezintasunak dituzten ikasleen kirol-premiak. Hala, guk geuk aztertzen ditugu premiak eta eskaintzen ditugun aukerei buruzko informazioa ematen dugu. Era berean, orientazioa eta laguntza eskaintzen dugu une oro, kirol-jarduerak egin ahal izateko. Informazio gehiago eskuratzeko, ikasleek Campus bakoitzeko EHUkirola-ra jo beharko dute.


INTALAZIOEN UNITATEA

 Unibertsitateaz kanpoko instalazio publiko zein pribatuak kudeatzea, modu askean erabili ahal izateko (igerilekuak, pilotalekuak, gimnasioak, etab.).

Aholkularitza eskaintzea (errektore-taldeari edo/eta Arkitektura eta Herri-lan Zerbitzuari, instalazioekin lotutako premia guztietan), proposamenak egitea (EHUko estamentuek hala eskatuta, instalazioak egiteko, kirol-ekipamendua eskuratzeko eta instalazio-zerbitzua kudeatzeko baldintza teknikoen agiriak) eta Unibertsitateko instalazio berriak eraikitzean, lankidetza eskaintzea (eskatzen dizkiguten kudeaketa-lanak eginez eta daukagun informazioa emanez).