Sustapena HEALTHY CAMPUS

Healthy Campus

Healthy Campus Arabako Campuseko Errektoreordetzak abiarazi duen ekimenaren xedea da kultura eta kirola multzo komun batean batzea. Bere ekintzen bitartez, unibertsitate komunitate osoa -ikasleak, campuseko profesionalak (AZP) eta irakasleak (IRI)- eta, bestetik, proposaturiko jardueraz gozatu nahi duten pertsona guztiak inplikatu nahi ditu.

Ekimen honi esker, jarduera fisikoa egin eta, aldi berean, elkarlaneko ikaskuntzako eta ikaskuntza sortzaileko jarduerak egiteko aukera egongo da. Buruko eta gorputz ongizatea sustatuko duten gaitasunak bultzatu eta garatu nahi ditugu, Arabako Campuseko unibertsitate komunitatearen egoneko bizitzaren aurka borrokatzeko

3FOUR50ren arabera, gure kultura ohituren ondorio diren osasunerako hiru arrisku faktore nagusi daude: tabako kontsumoa, elikadura txarra (gehiegizko alkohol kontsumoa barne) eta jarduera fisikoaren gabezia. Horien ondorioz, ondoko lau gaixotasun kronikoak sustatzen dira: bihotzeko gaixotasuna, 2. motako diabetesa, biriketako gaixotasuna eta zenbait minbizi mota. Horiek, beren aldetik, saihets daitezkeen munduko heriotzen % 50aren jatorria dira ere (https://www.acha.org/HealthyCampus/Objectives). Hori ikusita, gure unibertsitate komunitaterako ezarri ditugun helburuek ondoko alderdiak izango dituzte jomuga: elikadura/pisu ohiturak, ariketa fisikoa/egoera fisikoa, estresa kudeatzeko moduak eta campuseko lan/ikasketa eremuan eman zitezkeen beste alderdi garrantzitsu batzuk.