KOLABORA EZAZU XX. GASTEIZKO HERRI KROSA PROBAK ANTOLAKUNTZAREKIN

Hala nahi duten unibertsitarioek, “SHEE-IVEF” kirol klubarekin eta Arabako Campuseko Kirol Zerbitzuarekin GASTEIZKO HERRI KROSAren antolakuntzan lankide aritu eta, hortaz, KREDITU BAT eskuratu ahal izango dute, bai eta, gainera, zenbait opari ere.
Interesatuek izena emateko email bat bidali behar dute email honetara: marijo@colcafid.net

Proba hau abenduaren 2an, igandea, goizez burutuko da eta edonork parte hartu dezake, izaera herrikoia du.

Antolakuntzan lagundu nahi duten boluntarioek azaroaren 27an, asteartea, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Fakultatean eguerdiko 12:00etan burutuko den bilerara joan beharko dute. Bilera hauetako batera etortzea derrigorrezkoa izango da kreditua eskuratzeko.

Laguntzaileei lehenago egingo diren bileretan emanen zaie behar bezalako heziketa zeregin hauek bete ahal izateko. Proba burutzen den bitartean, antolakuntzako arduradun baten laguntza izango dute, edozein zalantza edo ustekabe ebatzi eta argitzeko.

Azkenik, denboraldia amaiturik, Arabako Campuseko kirol zerbitzura etorri beharko dute kredituaren ziurtagiria eskuratzera (irailaren 30a arte)