Kredituak aitortzeko ziurtagiria eskatu kirol jarduerengatik

Kredituen ziurtagiria Kirol jarduerengatik JARDUERA EGIN DUZUN LURRALDEAN eskatu behar da.

UPV/EHUko Kirol Zerbitzuak kudeatu edo babestutako kirol-jardueretan parte hartzeagatik kreditu 1 emango da 25 orduko. Gehienez ere ikasketa-planeko 6 kreditu eskatu ahal izango dituzte horien truke, eta ikasturte batean 3 kreditu.

  • Beheko eskaera- inprimakia bete.
  • ZURE IKASLE POSTA ELEKTRONIKOA ERREGISTRATU, ziurtagiria hortara bidaliko dizugu.
  • Gehienez 15 eguneko epean posta elektronikoz bidaliko dizugu Arabako Campuseko Kirol Zerbitzuak egindako ziurtagiria.
  • Ziurtagiri hori zure ikastegiko idazkaritzan entregatu beharko duzu ezarritako epeetan.
 
Oharra: Agiri bat behar diren ataletan eranskina igorri behar duzu. UPV/EHUk jatorrizko agiria eskatzeko eskubidea erreserbatzen du agiriak parekatzeko ahal izateko.

19-20KO IKASTURTE HONETAN AZKENENGOZ AURREKO IKASTURTEKO KREDITUEN ZIURTAGIRIA ESKATZEKO AUKERA IZANGO DA.
 20-21ko ikasturtetik aurrera soilik ikasturteko kredituen ziurtagiria eskatuko da eta soilik ikasturteko ziurtagiriak tramitatuko dira.

 

IKASLE BAKOITZAK IKASTURTE BAKOITZEKO ESKAERA- INPRIMAKI BAT BETE BEHAR DU. Ziurtagirian ikasturtean parte hartu duen jardueren multzoa agertuko da.

Informazio gehiagorako:

 

Epea!
Informazioa bidaltzeko azken eguna: 2020/06/01 etatik 2020/09/30