Xake Ziber-Maratoia Txapelketa

Txapelketak bi atal ditu, Cibera eta Matcha. Ciber atalean Parte hartzaile guztiek 42 partida jokatuko dituzte. Egunero gehienez 6 partida joka daitezke (10' minutuko/`partida). Match atalean, txapeldun titulurako hautagaiek 4 -6 partida jokatuko dituzte.
Parte hartzaileak
UPV/EHUko ikasleek parte hartu ahal dute. Sekzio bat egongo da federatuentzat.
Izen-ematea
DOAN. Txapelketa 2020/12/1ean hasiko da eta 2021/05/01ean bukatuko da.
Behin inskrizioa eginda, berehala posta elektroniko bat jasoko duzu zure erabiltzailearekin eta pasahitzarekin (aldatu ezin direnak) eta erabili behar dituzunak: www.chess.com web orrian izena emateko.
Chess.com atarian sartzen diren datu pertsonalak gezurrezkoak izatea gomendatzen da, jokalarien profilak ikus daitezke eta.
Kredituak
- Krediturik nahi duten UPV/EHUko ikasleek, aukera hori markatu behar dute izena ematerakoan.
- 42 partida jokatuta ez bat gehiago, ez bat gutxiago): kreditu 1, 0,5 kreditu gehiago finala jokatzeagatik eta beste 0,5 gehiago Ciber maratoi txapelketa irabazteagatik.
Sariak
- Ciber txapelketako Unibertsitateko txapeldunak trofeo eta opari bat jasoko ditu. FVDA/FVAk ordainduko dizkio Bizkaian 2022 urtean egindako Nazioarteko Open-en izen-emate guztiak.
- Unibertsitateko Txapeldunordeak domina eta opari bat jasoko ditu.
- Federatuen arteko txapeldunak trofeo bat jasoko du.
OHARRA: Irakur itzazu Txapelketaren oinarriak