Arbitro edo epailea zara kirol modalitateren batean? Jarri harremanetan zure campuseko Kirol Zerbitzuarekin

Lankidetza

UPV/EHUren arbitroen, epaileen, mahaikideen eta abarren poltsan sartu nahi baduzu, baldintza hauek bete behar dituzu.

  1. Ikasturte honetan unibertsitate komunitateko kide izan (AZPko langilea, irakasle eta ikertzailea edo ikaslea).
  2. Kirol modalitateren bateko arbitraje ezagutzak dituzula egiaztatu.
  3. Eskaera bete (bete interesatzen zaizun campusari dagokion eskaera).

Eskaera ebaluatzeko, kontuan hartuko dira zer lehiaketa mailatan aritu zaren eta zenbat urteko esperientzia duzun.

Diru laguntzak emango dira, lehiaketan egindako orduen arabera eta gauzatutako zereginaren arabera (arbitro nagusia, arbitro laguntzailea edo mahaikidea).

Lankidetza kredituen bidez konpentsatzeko aukera ere badago, egindako jardunaldien arabera (indarrean dagoen kredituak aitortzeko araudia aplikatuko da).

Prestakuntza

"KIROLAK HEZI EGITEN DU"

"Joko Garbia arauak betetzea baino askoz ere gehiago da: laguntasuna da, aurkaria errespetatzea da eta kirol-espiritua da. Jokabide bat baino gehiago, pentsatzeko modu bat da. Kontzeptu horretan sartzen da, halaber, elementu hauei guztiei kontra egitea: arauak urratu gabe engainatzearen artea, dopina, indarkeria fisiko nahiz ahozkoa, aukera desberdintasuna, gehiegizko komertzializazioa eta ustelkeria".

Kirol Etikaren Kodeari buruzko Europako Kontseiluko Ministroen Batzordea (1992ko iraila)

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak uste du kiroletan joko garbia sustatzea funtsezkoa dela ikasleen prestakuntzarako. Kirolak alderdi onuragarri ugari ditu: osasuna, aisialdia, integrazioa… Baina, horrez gain, esperientzia eta emozioak sortzen laguntzen du, eta, hortaz, pertsonak prestatzen ditu.

Hori guztia kontuan hartuta, UPV/EHUk bere komunitatearen barruan kiroltasuna sustatu nahi du, honela ulertuta: hobetzeko gogoa, aurkariarekiko eta arauekiko errespetua, talde lana... 

Asko gustatuko litzaiguke zure iritzia eta kiroltasuna sustatzeko iradokizunak jasotzea.

Eta lagun iezaguzu UPV/EHUko joko garbiaren dekalogoa sortzen.

Bidali zure iritzi eta iradokizunak 2019ko martxoaren 31 baino lehen, helbide honetara: kirolak@ehu.eus
Ekarpen aberasgarrienak egiten dituztenei motxila eta kirol jertse bana emango diegu