UPV/EHUko ikasleek Espainiako txapelketetan parte-hartzeko hautaketa irizpideak: banaka eta binakako kirolak

1. Baldintza akademikoak:

Matrikulatuta egon behar da egungo ikasturtean gradu, master edo doktoregoko ikasketetan, lurralde osoan balioa duten titulu ofizialetan.

 

2. Kirol baldintzak:

Kirol Kontseilu Goreneko presidentearen erabakian, non deitzen baititu Espainiako Unibertsitate Txapelketak (CEU), bertako erregelamendu orokorrean eta kirol modalitate bakoitzaren erregelamendu tekniko espezifikoan ezarritakoa ezertan ukitu gabe, txapelketotan, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean eta ordezkari, parte hartu nahi dutenek honako irizpide hauek izan beharko dituzte kontutan:

Campusean lehenago jarduerarik izan duten modalitateak

Modalitateak: XAKEA, ZESTA-PUNTA, PADELA, TENISA, MAHAI TENISA, HONDARTZA BOLEIBOLA, PALETA ARGENTINARRA, , LARRUZKO PALETA, GOMAZKO PALETA…

Nahitaezkoa da parte hartzea Kirol Zerbitzuak antolatutako lehiaketetan parte hartu izana (campuseko, UPV/EHUren campusarteko, EAEko txapelketa eta proba espezifikoetan). Azken fasean hiru lehenengo postuetan geratzea balioetsiko da merezimendu bezala goragoko lehiaketetara pasatzeko.

Lehenagoko lehiaketetan izandako emaitzaz gain, kontutan hartuko da kirolarien esperientzia, zein bere parte hartzeari dagozkion kirol diziplinetan.  UPV/EHUk beti izango du, azken finean, kirolarien esperientzia nahikoa den edo ez, unibertsitateen arteko lehiaketetara joan ahal izateko.

Oharra. Modalitate hauetan interesatutakoek erne egon beharko dute campus bakoitzean argitaratuko diren lehiaketa egutegiak zein diren eta campusean bertan izena eman dezaten:

Campusean lehenago jarduerarik izan duten modalitateak

Modalitateak: ATLETISMOA, BADMINTONA, KROSA, ESKALADA, ESGRIMA, GOLFA, HALTEROFILIA, HIPIKA, JUDOA, KARATEA, BORROKA, IGERIKETA, ORIENTAZIOA, TAEKWONDOA, ARKU JAURTIKETA, BELA

Federatuta bazaude eta aipatutako banakako kiroletan Espainiako Unibertsitate Txapelketetara joan nahi baduzu, eman ezazu, mesedez, izena eta harremanetan jarriko gara zurekin hautaketa irizpideak ezarriko direnean eta lehiatzeko datak eta tokia jakingo ditugunean. Ez ahaztu!

IZEN EMATEA (2020ko urtarrilaren 30era arte): NAHITAEZKOA da izena ematea aipatutako data baino lehen. Izena eman dutenek ez beste inork ez du jasoko hautatutako modalitatearen Espainiako txapelketaren informaziorik.

 

Laguntzak: 2020ko urtarrilean argitara emango dira hautaketa irizpideak eta UPV/EHUk Espainiako Unibertsitate Txapelketetara joateko emango dituen laguntzak.

Gogoratu: Unibertsitate arteko Espainiako Txapelketetan parte hartzeak kredituak eskuratzeko balio du.