Bilbao Kirolak erakundeko txartela
2020/2021 ikasturtea
ALTA ETA BERRITZEA (ONLINE)
Eskaerak online egiteko epea: 2020ko abuztuaren 24tik 2021eko ekainaren 11
Eskaerak online egiteko epea: 2020ko abuztuaren 24tik 2021eko ekainaren 11
Alta egiteak zer esan nahi du?
- Interesduna ez dela abonatua izan 2019-2020 ikasturtean.
- Alta egin duten pertsonek abonatu txartela hartu behar dute. Horretarako, Bilbao Kirolakeko edozein kiroldegitara —Azkuna Zentroa (Alhondiga) ez den beste edozeinetara— joan behar dute ordutegi hauetan:
- Goizez: astelehenetik ostiralera, 09:30 - 14:00
- Arratsaldez: astelehenetik ostegunera, 16:00 - 18:45
- Balio aldia: 2020ko irailaren 1etik 2021eko irailaren 14ra
Berritzeak zer esan nahi du?
- Interesduna abonatua izan dela 2019-2020 ikasturtean. Abonatutzat joko dira honako hauek:
- Unibertsitateko abonua dutenak 2019-2020 ikasturtean.
- Bilbao Kirolakeko abonua (2020/09/30ra artekoa) dutenak modalitateetako edozeinetan: banakakoa , familiarra...
- Balio aldia: 2020ko irailaren 15etik 2021eko irailaren 14ra
Zer egin daiteke txartelarekin?
Doan sartu:
- Bilbao Kirolakeko igerileku guztietara eta Azkuna Zentroko (Alhondiga) igerilekura.
- Atletismo pistara (Zorrotza).
- Material espezifikorik gabeko erabilera libreko gimnasioetara (berotze, luzatze eta tonifikazio ariketak egiteko erabiltzen direnetara). Kirol gune horrek ez du fitness aretoa ordezkatzen.
Tarifa murriztua (abonatu prezioa) lortu:
- Bilbao Kirolakek eskainitako ikastaroetan.
- Instalazioen erreserba egiterakoan, erabili baino 48 ordu lehenago.
2020ko prezioak
- Ikasleak: 61,75 €
- AZPko langileak / IRIak: 84,75 €
- Alta: txartela egiteagatik 2,10 €
Oharra: 2021ean prezioak egokitu egingo dira Bilbao Kirolakek onartutako tarifen arabera.
Ordainketak
- Banku helbideratzearen bidez egingo dira.
- Bilbao kirolareko eskaera eginda dagoenean, ez da kuota ezeztatuko, karnetaren iraupena kurtso amaierarte izango da