Xake Ziber-Maratoia Txapelketa

Txapelketak bi atal ditu, Cibera eta Matcha. Ciber atalean Parte hartzaile guztiek 42 partida jokatuko dituzte. Egunero gehienez 6 partida joka daitezke. Match atalean, txapeldun titulurako hautagaiek 4 -6 partida jokatuko dituzte.

Parte hartzaileak:

UPV/EHUko ikasleek parte hartu ahal dute. Sekzio bat egongo da federatuentzat.

Izen-ematea:

DOAN.

Txapelketa 2020/12/1ean hasiko da eta 2021/04/01ean bukatuko da.
IZEN-EMATEKO ORRIA
Behin inskrizioa eginda, berehala posta elektroniko bat jasoko duzu zure erabiltzailearekin eta pasahitzarekin (aldatu ezin direnak) eta erabili behar dituzunak: www.chess.com web orrian izena emateko

Chess.com atarian sartzen diren datu pertsonalak gezurrezkoak izatea gomendatzen da, jokalarien profilak ikus daitezke eta.

Kredituak:

Krediturik nahi duten UPV/EHUko ikasleek, aukera hori markatu behar dute izena ematerakoan.

  • 42 partida jokatuta: 1 kreditu
  • 0,5 kreditu gehiago finala jokatzeagatik eta beste 0,5 kreditu gehiago txapelketa irabazteagatik

Sariak:

  • Unibertsitateko txapelketaren txapeldunak trofeo eta opari bat jasoko ditu. FVDA/FVAk ordainduko dizkio Bizkaian 2021 urtean egindako Nazioarteko Open-en izen-emate guztiak.
  • Unibertsitateko Txapeldun ordeak domina eta opari bat jasoko ditu.
  • Federatuen arteko txapeldunak trofeo bat jasoko du.

Gainera, Txapeldun absolutuak, Unibertsitateko eta federatuen arteko, FVDA/FVAk ordainduko dizkio 2021/2022 ikasturte hasiera arte Euskadin egindako Nazioarteko Open-en izen-emate guztiak.