Errugbiko Eskola

Emakumezko errugbi partidua

IZENA EMATEA (2. lauhileko izen-emateak Urtarrilaren 10etik aurrera)
Kirol Zerbitzuko jardueraren batean izena ematen duzun lehen aldia bada, 1. alta eman behar duzu zure LDAPrekin eta gero jarduera bilatu.
Jarraibideak (pdf, 409 Kb)

Astero egun batean errugbia praktikatu nahi baduzu, orain daukazu aukera Unibertsitatean bertan.

Maila guztiak, bai hastapena bai teknifikazioa. Egokia edozeinentzat. Entrenamendu mistoak izango dira.

  • Egunak: Astelehenetan, 16:00-17:30
  • Lekua: UPV/EHUko Leioako Campusean – Rugbiko zelaia.
  • Hasiera: Urriak 4
  • Iraupena: Maiatzaren 2ra arte
  • Prezioa: DOAN
  • Kredituak: 1 kreditu lauhileko bakoitzean- %80 asistentziarekin

Egutegia

  • 1. Lauhilekoa: Urritik Abendura (9 saio)
  • 2. Lauhilekoa: Urtarrilaren 31etik Maiatzaren 2ra arte (12 saio)

Jarduerik gabeko egunak

Ez da jarduerarik izango eskolarik gabeko egunetan.

  • Urriak 11
  • Azaroak 1
  • Abenduaren 23tik urtarrilaren 9ra arte (Gabonetako oporrak)
  • Urtarrilan: Azterketako garaia
  • Apirilaren 11tik 24ra (Aste Santuko oporrak)

 

Leioako Campuseko Planoa

Kiroldegiko kokapena