Ikasleentzako asegurua

Eskola-asegurua 1953ko uztailaren 17ko Legeak (abuztuaren 18ko BOE) ezarri zuen, ikasleen gizarte-aurreikuspenerako, eta babesa eta laguntza eskaintzen die aurkako egoeretan (ustekabekoak edo aurrez ikus daitezkeenak).

Ikasleentzat nahitaezkoa da eskola asegurua ordaintzea. Aseguru hau matrikula betetzean egiten da.

Argitu behar da ikaslearen gizarte segurantzako afiliazio zenbakia dela eskola asegurua kontratatu ahal izateko behar den datua. Zenbaki hau Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian eskatzen da eta pertsonala eta bakarra da bizitza osorako. Ez da osasun txartela.