Eskubaloi Eskola

Emakumezko eskubaloi-partidua

Astero egun batean eskubaloia praktikatu nahi baduzu, orain daukazu aukera Unibertsitatean bertan.

Maila guztiak, bai hastapena bai teknifikazioa. Egokia edozeinentzat. Entrenamendu mistoak izango dira.

  • Egunak: ASTEAZKENA, 15:30-17:00
  • Lekua: UPV/EHUko Leioako Campusean – Unibertsitateko kiroldegia.
  • Hasiera: Urriak 13
  • Iraupena: Maiatzaren 11ra arte
  • Prezioa: DOAN
  • Kredituak: 2 kreditu - %80 asistentziarekin

 

Kirol Zerbitzuko jardueraren batean izena ematen duzun lehen aldia bada, 1. alta eman behar duzu zure LDAPrekin eta gero jarduera bilatu.
Jarraibideak (pdf, 409 Kb)

Egutegia

  • 1. Lauhilekoa: Urritik Abendura (9 saio)
  • 2. Lauhilekoa: Otsailetik Maiatzera (13 saio)

Jarduerak gabeko egunak

Ez da jarduerarik izango eskolarik gabeko egunetan.

  • Abenduaren 6tik 8ra
  • Abenduaren 23tik urtarrilaren 9ra arte (Gabonetako oporrak)
  • Urtarrilan: Azterketako garaia
  • Apirilaren 11tik 24ra (Aste Santuko oporrak)