Helburu Orokorrak

  1. Egitekoa
    • EHUko Kirol Zerbitzuaren Egitekoa unibertsitateko kirolaren egitura eta antolakuntza sustatzea da, unibertsitate-komunitateari jarduera fisikoak eta trebakuntza eta kirol-jarduerak eskaintzeko helburuarekin. Izan ere, kirolak bizi-kalitatea, osasuna, pertsonen trebakuntzarako eta garapenerako harremanak eta bizipenak hobetzen ditu. Horretarako, kalitatean oinarritutako zerbitzua eskaintzen dugu.
  2. Balioak
    • Ekimen ugari bultzatzen ditu
    • Zerbitzua eskaintzeko borondatea dauka
    • Dinamikoa da / aldaketarako prest dago
    • Harremanetarako gaitasuna dauka
    • Eraginkortasuna da lanerako funtsezko oinarria
  3. Ikuspegia: Zer irudi eman nahi du zerbitzu honek?
    • Kalitatezko kirolaren kudeaketan, eraginkortasunean oinarritutako kudeaketa egin nahi duen erakundea da
    • Trebakuntza osotua bultzatzen du
    • Giza balioak hedatzeko zereginean, erreferentea da
    • Taldeko lana sustatu nahi du
    • Kudeaketa-lanetan eraginkorra da
    • Malgua eta parte-hartzailea da
    • Bertan diharduten profesionalek bat egiten dute egitasmoarekin
  4. Helburu nagusiak: Nora nahi du iritsi?
    • Kalitatezko zerbitzua eman nahi du: eskaintza zabala eta erakargarria, edonorentzako modukoa eta pertsonen trebakuntzan eta garapenean lagunduko duena.
    • Zerbitzuko programetan jendeak parte hartzeko duen joera areagotu eta parte-hartzaile leialak eskuratu nahi ditu.
    • Kudeaketaren eraginkortasuna eta eragingarritasuna hobetu nahi ditu, zerbitzu hobea eskaintze aldera.
  5. Bigarren mailako helburuak
    • Zerbitzuko pertsona guztien konpromisoa areagotzea, egitasmo bateratua aurrera ateratzeko.
    • Urte anitzeko aurrekontu-plana osatzea, hurrengo hiru urteetako premiak aurreikusteko eta horien finantzaketa antolatzeko.
    • Egun ditugun babesleei eustea eta gehiago lortzea, zerbitzuaren programen finantzaketan lagun dezaten.
    • Gure eskaintza unibertsitate-komunitateak egindako eskaerara egokitzea.
    • Erabakiak hartzen lagunduko duen informazio-sistema bat finkatzea.
    • Prozesuak hobetzea, zerbitzu arin eta kalitatezkoa eskaintze aldera.
    • Zerbitzuaren hartzaile mota jakin bakoitzarentzako komunikazio-plan egoki bat ezartzea.
    • Finkatutako gidalerroen arabera, urteko jardunbide-planak garatzea.
    • Erabiltzaileen gogobetetasuna ezagutzea eta zerbitzuari buruz duten iritzia hobetzea.
    • EHUko Kirol Zerbitzuak gizartean eta politika- eta administrazio-erakundeetan duen esku-hartzea areagotzea.