Jarduera-arloak

Helburu orokorrak finkatu ostean, egindako azterketa aintzat hartuta, aipatutako helburu horiek erdiesteko lanean izan ditugun bost jarduera arlorik garrantzitsuenak aukeratu ditugu.

  1. Kirol-eskaintza:
    • Kirol-eskaintza ikasleen premietara egokitzea.
    • Kirol-eskaintza irakasleen eta AZPkoen premietara egokitzea.
  2. Barne-antolakuntza:
    • Erabiltzaileei eskaintzen zaizkien jardueretarako sarbidea erraztea.
    • Kirol Zerbitzuaren bulego guztietan, jendearen arretatarako zerbitzua hobetzea.
    • Oinarrizko sistema iraunkorra finkatzea, erabakiak hartzeko.
    • Kudeaketa-premiak aseko dituzten informatika-tresnak eskuratzea (hardwarea eta softwarea).
    • Barne-kudeaketarako prozesuak gainbegiratzea eta hobetzea.
  3. Komunikazioa:
    • Komunikazio-elementuak berriz ere diseinatzea, hartzaile mota jakin bakoitzari egokitzeko.
    • Zerbitzuaren erabiltzaileak leialtzea eta erabiltzaile gehiago lortzea.
    • Komunikazio-irizpideak bateratzea.
    • Elkartasunezko eta ingurumenaren aldeko ekintzak egitea.
    • Zerbitzuaren barne- eta kanpo-planak definitzea, komunikazio-ekintzak eta -estrategiak finkatuz.
  4. Langileen kudeaketa:
    • Antolakuntza-egitura egokitzea.
    • Zerbitzuan diharduten pertsonen trebakuntza sustatzea.
  5. Finantzaketa:
    • Campus bakoitzerako lau urterako aurrekontu-planak aztertzea eta finkatzea.
    • Babesleen politika definitzea.
    • Zerbitzuaren finantzaketa-sistema eta aurrekontu-politikaren sistema finkatzea.
    • Inbertsio berriak egiteko eta dagoeneko badauden instalazioak hobetzeko proposamenak aurkeztea.
    • Kalitatea hobetzeko baliabideak eta pizgarriak emateko sistema eratzea, programaren kontratuaren metodologia erabiliz.