Lortu kredituak kirol jardueren bidez

Zein kirol jarduera egin dezaket kredituak lortzeko?
HAUTATU ZER KIROL JARDUERA EGIN
Kirol jardueren bidez kredituak aitortzeko arautegiak dioenez, kredituak jasotzeko jardueron truke, UPV/EHUko Campus bakoitzeko Kiralaren eskaintzan aukera hori zehaztuta dagoen kasuetan eskatu ahal izango da:
-
Unibertsitateko Kirol Lehiaketa: UPV/EHU-ko txapelketetan parte-hartzea.
-
Kirol Ikastaroak. UPV/EHUko Kirolak, Bilbao Kirolak, Bizkaiko Udal Kiroldegiek eta adostutako zentroek antolatutako kirol ikastaroak.
-
Jarduerak Naturan. UPV/EHUko Kirolak antolatu edo sustatutako jarduerak.
-
Goi-mailako Kirolariak. Eusko Jaurlaritzak edo CSD-k aitortutako goi-mailako edo errendimendu handiko kirolariak.
-
Kirol baten prestakuntza teknikoko ikastaro ofizialak.
-
UPV/EHUko Kirolak antolatutako jardueretan laguntza eta boluntariotza.
Lehen urrats honetarako aholkurik edo informazio osagarririk behar baduzu, idatzi lasai helbide elektroniko honetara: bi-kirolak@ehu.eus

Zer tramite egin behar dut kirol jarduera hasi baino lehen?
FORMALIZATU IZEN-EMATEA, JARDUERAK EZARTZEN DUEN MODUAN
Egin izen-ematea jarduera bakoitzak ezartzen duen moduan:
- ONLINE edo aurrez aurrekoa
- Zigilu kontrol orria Bizkaiko Udal Kiroldegientzat

Zer gestio egin behar dut kredituen aitorpena eskatzeko?
3.1. ESKATU KREDITUEN AITORPENAREN ZIURTAGIRIA JARDUERA EGIN DUZUN LURRALDEKO UPV/EHUko CAMPUSEKO KIROLARI
-
Zure jarduera egin eta gero, eskatu ON LINE kredituen aitorpenaren ziurtagiria horretarako ezarritako epeetan.
-
Horretarako, hurrengo ataletan agiri bat aurkeztu behar duzu:
-
GOI-MAILA: Eusko Jaurlaritzak edo CSD-k egindako ziurtagiria.
-
UDAL KIROL IKASTAROAK: Ikastaroaren ORDAINAGIRIAK.
-
PRESTAKUNTZA TEKNIKOA: Ziurtagiri ofizialak.
-
KIROL FEDERATUA: Dagokion Federazioak egindako txostena
-
-
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEAK
-
Urtero jasoko dira: Irailaren 30era.
-
Eskaera bidali ondoren, agiri guztiak baldin badaude, gehienez ere eskaerak aurkezteko epea amaitu eta 15 eguneko epean, UPV/EHUko Kirol Zerbitzuak eginiko kredituak aitortzeko ziurtagiri digitala jasoko duzu zure helbide elektronikoan.
3.2. AURKEZTU KREDITUEN AITORPENAREN ZIURTAGIRIA ZURE IKASTEGIKO IDAZKARITZAN
UPV/EHUko Kirolak kudeatutako edo bermatutako kirol jardueretan parte hartu izana aitortzeko, kreditu bat ematen da lan horretan emandako 25 orduko, eta ikasturte batean gehienez 3 kreditu emango dira eta gradu osoan 6 kreditu.
Informazio gehiagorako:
-
Posta elektronikoa: bi-kirolak@ehu.eus