Ezintasunak dituzten Ikasleak txertatzeko programa
Campuseko Kirol Zerbitzuan, berebiziko arreta eskaintzen zaie ezintasunak dituzten ikasleen kirol-premiei. Horretarako, Zerbitzuak kirol-eskaintzari buruzko informazioa emango du, eta ikasleen premien araberako orientazioa eta laguntza eskainiko du. Kirol-txartela doakoa izango da % 33ko edo gehiagoko ezintasuna duten ikasleentzat, eta kirol-jardueretan izena ematean, lehentasuna izango dute.
Informazio gehiago behar izanez gero, ikasleek Campuseko Kirol Zerbitzura jo beharko dute.