Naturan egindako jarduerak

Izen-emate arauak

  1. IZEN-EMATEA: Izen-emateko epea zabalduko da jardueran plaza erreserbatzeko. Izena eman ahala adjudikatuko dira plazak.
    IZEN-EMATEKO MODUA: ONLINE – Bizkaiko Campuseko Kirol Zerbitzuko weborrian.
  2. ORDAINKETA: Ordainketa ONLINE egingo da txartelaren bitartez. Behin ordainketa eginda izen-emateko agiria inprimatu ahal izango da.
  3. Eskariak plazak baino gehiago egonez gero, itxaron-zerrenda bat egingo da.
  4. Plaza libreak geratzen badira, 72 ordu baino lehenago epearekin izen-ematea zabalduko da komunitate unibertsitario osoarekin.
  5. EZEZTAPENAK ETA DIRU ITZULKETAK: Behin izen-ematea gauzatuta, gainditu ezineko arrazoiak direla medio, behar adina ikasle ez izateagatik edo UPV/EHUri egozgarria den beste arrazoiengatik bertan behera uzte bada, %100a itzuliko zaie dirua izena emanda zeudenei
  6. Erabiltzaleak ezeztatu nahi izatekotan, jardueraren hasieraren 72 arte ordaindutako %75a itzuliko da. Ezeztapena egiten bada 48 ordu baino lehenago arte %25a itzuliko da. Ezeztapena egitekotan jardueraren hasieraren baino 48 ordu gutxiagorekin edo jarduera hasi eta behin, ez da dirua itzultzeko aukerarik izango.
  7. Ikastaro guztiok, burutu ahal izateko, gutxienez izenemateko kopuru bat bete beharko dute. Halaber, eta klaseen kalitatea gordetzeko, gehienezko parte-hartzaileen kopuru bat egongo da.
  8. UPV/EHU-k eguraldia dela eta aldatu egin dezake programa beronen kalitatea bermatuta noski.
  9. KREDITUAK: Kredituen aitorpena eskatzeko ezinbestekoa izango da jarduera burutu izatea. Jarduera guztietan egindako orduak gehituko dira.
  10. Klausula honen bitartez, kirol-ekintzak egiteagatik partehartzaileak edo bere ondasunen batek jasa ditzakeen kalte, lesio, apurketa, galera edo bestelakorik gertatuko balitz, UPV/EHU ez du inolak erantzukizunik izango.

Jardueran izen-ematearen bitartez partehartzaileak araudi honekin bere adostasuna adierazten du.