


2012/2013 ikasturteko jarduerak
La ciudad rusa de Kazán, en la república de Tartaristán, albergó entre el 6 y el 17 de julio de 2013 la vigésima séptima Universiada de Verano. Más de de 13.000 deportistas representando a 162 países se dieron cita en este evento deportivo que reunió a 27 modalidades deportivas, 12 de ellas con presencia española.
Errusiako Kazan hiriak, Tartaristango errepublikan, Udako Unibertsiaden hogeita zazpigarren edizioa hartu zuen uztailaren 6tik 17ra bitartean. Kirol hitzordu honetan 13.000 kirolaritik gora bildu ziren, 162 herrialde baino gehiago ordezkatuz, eta 27 kirol modalitate batu ziren bertan; horietatik hamabi modalitatetan Espainiako ordezkariak ere izan ziren.
Unibertsiadako Espainiako ordezkaritza 64 parte hartzailek osatu zuten, eta horietatik 45 kirolariak izan ziren, tartean gure unibertsitateko ikasle Virginia Rivas Diaz, arraunean lehiatu zena single scull modalitatean.
Laugarren postua lortu zuen zalantzarik gabe gogorrena izan zen lehenengo seriean, Nataliia Dovgodko ukrainarraren (urrezko domina) eta Elza Gulbe letoniarraren (brontzezko domina) atzetik. Bigarren aukera eskuratu ondoren, Virginiak berriz ere laugarren plaza lortu zuen eta, hala, B finalean sartu zen.
Virginiaren parte hartzeak amaiera positiboa izan zuen; izan ere, azkenean zortzigarren lekua lortu zuen, B finalean bigarren tokia eskuratu ondoren.
La capital húngara, Budapest, acogió entre el 18 y el 21 de julio de 2013 la sexta edición del Campeonato de Europa Universitario de Kárate que una vez más contó con una representación de deportistas de la UPV/EHU.
Aurten, Karateko Europako Unibertsitate Txapelketaren seigarren edizioa Hungariako hiriburuan, Budapesten, izan zen, 2013ko uztailaren 18tik 21era artean, eta, beste behin ere, UPV/EHUko kirolarien ordezkaritza bat bertan izan zen.
Europako txapelketan izandako parte hartzea oso positiboa izan da; izan ere, domina bat lortu du taldeak, brontzezkoa, emakumeen taldekako kata lehian; sailkapenean Valentziako Unibertsitatea (zilarra) eta Montenegroko St. Kliment Ohridski unibertsitatea baino ez ziren gelditu aurretik. Lorpen handia da, baina gutxiegi kutsua du, oso maila altuko lehiaketa honetan gure lehiakideetako hiru finalaurrekoetan sartzeko zorian izan baitziren.
Budapesten ia 350 kirolarik hartu zuten parte, Europako 27 herrialdetako 127 unibertsitatetatik iritsitakoak. UPV/EHUko ordezkaritza zazpi karatekak osatu zuten (bi gizonezkoen kategorian eta bost emakumezkoenean): Aitana Pérez, Erica Gil, Alejandro Viu, Jon Betolaza, Arantza de Echenique, Jessica Gordo eta Iratxe Larrañaga, Ángel Daza entrenatzailearekin batera.
2013ko martxoaren 11tik 18ra bitartean, L'Ile Pelee Txapelketa - Frantziako Unibertsitateen Bela Txapelketa eta Europako Unibertsitateen Bela Koparen aurtengo edizioa egin zuten Cherburgoko (Frantzia) portuan, hemezortzigarrena, hain zuzen ere, eta UPV/EHU ordezkatzen zuen itsasontzi bat ere bertan izan zen.
Eguraldia kaskarra egin zuen, elurra, haizea eta eurite handiak, eta, hortaz, ezinezkoa izan zen lehiaketa normaltasunez garatzea.
UPV/EHUko ontziko tripulazioa Miguel García, Jon Bilbao, Alejandro Jobbé-Duval eta Javier Sanchidriánek osatu zuten, eta José Antonio Moreno Nautikako Goi Eskola Teknikoko itsas jardueren teknikaria izan zen arduraduna.
Sei estropadako lehiaketa zaila eta bizia jokatu ondoren, ontziak hemeretzigarren lekua eskuratu zuen Europako Bela Txapelketan; aurten 30 itsasontzik hartu dute parte, sei herrialde desberdinetakoak (Britainia Handia, Espainia, Alemania, Suitza, Italia eta Frantzia).
Oraingoan, XVIII. edizioan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu du ¨Zabalki" Unibertsitateen arteko Nazioarteko Pilota Txapelketa. Iruñean egin zen 2013ko otsailaren 21ean eta 22an.
Beste behin ere, Euskal Herriko Unibertsitateak lan ona egin zuen, eta, unibertsitateen artean, 2. postua lortu zuen. Gainera, lehenengo postua lortu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikotik puntu bakar batera geratu zen. Tamalez, ezin izan zuen berriz lortu 2012ko edizioan eskuratu zuen lehenengo postua.
Edizio honetan, hamabi unibertsitate-taldek parte hartu dute: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, UPV / EHU, Bordele, UPPA, Valentzia, Tarbes, Toulouse, Baiona, Arrasate, Valladolid, Kantabria eta Valentziako Politeknikoa.
Zazpi kirol-modalitate jokatu ziren: frontenisa (emakumezkoena eta gizonezkoena), larruzko paleta, gomazko paleta (emakumezkoena eta gizonezkoena) , eskuz binakakoa eta eskuz banakako lau t´erdikoa.
UPV/EHUk modalitate guztietan parte hartu zuen, emakumezkoen frontenisean izan ezik.
Txapelketa luze baten ostean, gure ordezkariak finalera heldu ziren hiru modalitatetan: bi irabazi egin zituzten (eskuz binakakoa eta eskuz banakakoa), eta emakumezkoen gomazko paletako finala galdu egin zuten.