Nazionalak

Unibertsitate arteko Espainiako Txapelketak

Logo Consejo Superior de Deportes

EHUk parte hartuko du Kirol Kontseilu Gorenak antolatutako Txapelketa Nazionaletan eta baita ondo datozkion Unibertsitate arteko Txapelketetan ere, nola nazionaletan, hala nazioartekoetan.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kirol Zerbitzuak aukeratuko ditu Txapelketa bakoitzeko ordezkariak. Horretarako, kontuan izango ditu barne-txapelketa edo hautaketa-probetan kirolariek erakutsitako trebetasunak.

Taldeko kiroletan, azken faseetan parte hartu ahal izateko, sailkapenerako zenbait tarteko-fasetan lehiatu beharko dute kirolariek.