Orientazioa

  • Prezioa: Doan
  • Orduak: 10 ordu (teoria 6 ordu – Irteera 4ordu)
  • Datak: Teoria: urriak 18 eta 20. Praktika: urriak 23
  • Kredituak: 1 kreditu
  • Kredituak: 0,5 kreditu
  • IZEN-EMATEAK
    Bizitza Aktiboa=Bizitza Osasungarria – Kirol Jarduerak

Deskribapena

Mapa baten eta iparrorratz baten laguntzaz baliza batzuk aurkitzeko eta une oro non gauden zehatz-mehatz jakiteko aire zabaleko jarduera da. Distantziak eta lurraldearen xehetasunak ezagutzen ikastea da xedea. Hautatu ibilbide bat eta animatu parte hartzera, Bilbotik hurbil dagoen leku eder batean orientazioaz gozatzeko.

 

A) Teoria:

  • Tokia: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
               Agirre Lehendakariaren etorbidea, 83. 48015 Bilbo
               Gela: 0.9 (Eraikin nagusia)
  • Datak: Urriak 18 eta 20
  • Ordutegia: 18:00- 21:00

B) Praktika: 

  • Eguna: 2022ko urriaren 23a, igandea
  • Lekua: Bizkaiako eremu natural bat (zehazteko dago).