Orientazioa eta Biziraupena Mendian

Bilboko itxiera perimetrala dela eta, irteera bakarra Leioatik. Pertsona bakoitzak bere udalerrian indarrean dauden murrizketak kontuan hartu beharko ditu.
Nahi duena Urkiolako irteera puntura joan daiteke.
Irudia
IZENA EMATEA: Martxotik
Kirol Zerbitzuko aplikazio berrian

Jarduera honetan mendian orientazioko eta biziraupeneko teknika oinarriak ikasiko dira. Maparen eta iparorratzaren erabilera praktikatuko dugu. Biziraupeneko teknikak landuko ditugu, besteak beste nola babestu fisikoki, bizi-beharrizanak, sua egitea, babesleku bat sortzea, jangarria diren janariak igartzea eta jarrera egokia izatea.

  • Datak:
    • 2021eko maiatzaren 30a - Anboto Parke Naturala
  • Prezioa: 
    • Ikasleak: 10 €
    • AZP/IIP: 20 €
  • Izena ematea: Izena emateko jarraitu beharreko urratsak: 
    • Kirol Zerbitzuko aplikazio berrian sartu eta erregistratu.
    • Bertan, 'Bizitza aktiboa = Bizitza osasungarria' atalean sartu, 'Natur Jardueretan'.
    • Behin izena emanda, korreoan baieztapena helduko zaizu.
  • Iraupena: 8 ordu (9etatik 17era arte)
  • Kredituak: 0,5 kreditu jardunaldi batengatik
  • Lekua: Anboto Parke Naturala
  • Ordutegiak:
    • Irteera: 9:00 Santimami esplanada
                  9:20: UPV/EHUko Unibertsitate Kiroldegia
    • Itzulera: 17:00 UPV/EHUko Unibertsitate Kiroldegia
                    17:20 Santimami Esplanada

  • Prezioan barne: 
    • Joan/etorri garraioa
    • Hamaiketakoa
    • Gidak
  • Gomendagarria eramateko:
    • Kirol arropa
    • Mendiko oinetakoak edo kirol zapatilak
    • Janaria
  • Informazioa eta erreserbak: