Txapelketen Araudi Orokorra. Bizkaiko Campuseko Txapelketa 2019/2020

BIZKAIKO CAMPUSEKO UDABERRIKO TXAPELKETAK

Udaberriko Txapelketa. Izen emateak: Doakoak. IKUS PROGRAMAZIOAREN TAULA

ARAUDI OROKORRA

1. PARTE HARTZEKO ARAUAK (BANAKAKOAK ETA TALDEARENAK)

Unibertsitateko kide guztiek parte hartu ahalko dute: graduetako ikasleek, karrera amaierako proiektuetakoek, masterretakoek, tesinetakoek, espezializazio ikastaroetakoek, lankideek eta abarrek.

2. ISTRIPUAK ETA LESIOAK

Parte hartzaile guztiek asegurua eduki beharko dute kirol istripuak eta lesioak estaltzeko.  Eskola aseguru (Baldintzak).

Bizkaiko klinikak:

  • QUIRÓN BIZKAIA
    Crta. de Leioa-Unbe, 33 bis
    48950 Erandio (Bizkaia)
  • IMQ VIRGEN BLANCA
    Maestro Mendiri, 2
    48006 Bilbao (Bizkaia)
  • IMQ ZORROTZAURRE
    Ballets Olaeta, 4
    48014 Bilbao (Bizkaia)

3. IZEN EMATEAK

Talde batek izena eman duela aintzat hartzeko, ezinbestekoa da kirol horretako gutxieneko fitxa kopurua izapidetuta izatea.

Inprimakia betetzeko kontuan hartu beharrekoak:

  • Txapelketa modalitateak:
    • GIZONEZKOENA, gizonezko kirolariak
    • EMAKUMEZKOENA, emakumezko kirolariak
    • MISTOA  gizonezko eta emakumezko kirolariak
  • TALDEAREN OSAERA: Talde bakoitzak, kirolaren arabera, gehienez eta gutxienez jokalari fitxa kopuru hauek izan ditzake:
SASKIBALOIA  3x3 3 gutxienez eta 4 gehienez
7KO FUTBOLA  9 gutxienez + atezaina eta 12 gehienez
MISTOA BRILÉ 5 gutxienez eta 6 gehienez
MISTOA LOKOTXAK 6 gutxienez eta 10 gehienez

Jokalari batek ezingo du talde bitan edo gehiagotan aldi berean jokatu. Era berean, altak eta bajak adierazteko epe bakarra egongo da. Talde bateko jokalari batek ezingo du, inola ere, beste talde bateko jokalaria indartu edo ordezkatu.

4. ORDEZKARIA

Talde guztiek izan beharko dute ordezkari bat, aldi berean jokalaria ere izan ahalko dena. Taldearen izen-ematea kirol-zerbitzuaren weborrian egingo da eta bakarrik ordezkariak egin ahal izango du. Ordezkariak ere jokalarien bajak eta altak kudeatu ahal izango ditu interneten bidez.

5. LEHIAKETA SISTEMA

Kredituak emango zaizkie parte hartzaileei txapelketa eta modalitate bakoitzeko, betiere indarreko kredituei buruzko araudiaren arabera eginda (4 edo 5 jardunaldi= 0,5 kreditu, 10 jardunaldi= kreditu 1). Kreditu gehigarriak ere izango dira sailkapenaren arabera. Lehenengo eta bigarren lauhilekoetako partidak batu ahalko dira kredituak lortzeko, txapleketa/jarduera bakoitzerako dagoen araudian jasotzen denez.

Partida batera aurkeztu ezean, txapelketatik kanpo geldituko da eta 2019/2020 ikasturtean kirol jarduerengatik lortutako kreditu guztiak baliogabetuko dira.

6. KIROL MATERIALA

Ez da utziko kaleko arropaz jantzita joka dadin. Jantzi egokia eraman behar da

Taldeen Kirola: Talde bereko kideak uniformatuta joan behar dira, kolore bereko elastiko bat gutxienez eraman behar dute.

Banakako kiroletan, txapelketarako behar diren kirol elementu eta tresna guztiak eraman beharko ditu parte hartzaile bakoitzak. 

7. DOKUMENTAZIOA

Instalaziora iristean, unibertsitate txartela, edo NANa edo gidabaimena aurkeztu beharko diote nahitaez arbitro taldeari. Hala egiten ez dutenek EZIN IZANGO DUTE JOKATU TXAPELKETA EGUNEAN/EGUNETAN.