Xake Ziber-Maratoia Txapelketa

Irudia

Txapelketak bi atal ditu, Cibera eta Matcha. Ciber atalean Parte hartzaile guztiek 42 partida jokatuko dituzte. Egunero gehienez 6 partida joka daitezke (10' minutuko/`partida). Match atalean, txapeldun titulurako hautagaiek 4 -6 partida jokatuko dituzte.

Parte hartzaileak

UPV/EHUko ikasleek parte hartu ahal dute. Sekzio bat egongo da federatuentzat.

Izen-ematea

IZEN-EMATEA
DOAN. Txapelketa 2022/12/1ean hasiko da eta 2023/05/01ean bukatuko da.
Izena eman aurretik irakurri txapelketaren oinarriak

Behin inskrizioa eginda, berehala posta elektroniko bat jasoko duzu zure erabiltzailearekin eta pasahitzarekin (aldatu ezin direnak). Aldatzen baduzu, lehiaketatik kanporatua izango zara. Erabiltzaile eta pasahitza horiek erabili behar dituzu: www.chess.com web orrian izena emateko.

Chess.com atarian sartzen diren datu pertsonalak gezurrezkoak izatea gomendatzen da, jokalarien profilak ikus daitezke eta.

Kredituak

  • 42 partida jokatuta (ez bat gehiago, ez bat gutxiago): kreditu 1
  • 0,5 kreditu gehiago finala jokatzeagatik eta beste 0,5 gehiago Ciber maratoi txapelketa irabazteagatik

Sariak

  • Ciber txapelketako Unibertsitateko txapeldunak trofeo eta opari bat jasoko ditu. FVDA/FVAk ordainduko dizkio 2023 urtean Euskadin egindako Nazioarteko Open-en izen-emate guztiak.
  • Unibertsitateko Txapeldunordeak domina eta opari bat jasoko ditu.
  • Federatuen arteko txapeldunak trofeo bat jasoko du.