Albisteak

XIII. ENPRESEN ARTEKO LASTERKETA

UPV/EHUk XIII. Enpresen arteko Lasterketan parte hartu du

Lehenengo argitaratze data: 2022/05/23

Irudia

Pandemiaren ondorioz bi urteko geldialdiaren ondoren, XIII. Enpresen arteko lasterketa ospatu zen Donostian. Jarduera Diario Vascok, Donosti Eventos-ek eta Adegik antolatzen dute eta 600 talde inguruk parte hartu zuten. Talde bakoitza enpresa berdineko lau korrikalariz osatua zegoen eta 8,5 kilometro egin behar izan zuten ahalik eta azkarren denak helmugara batera helduz. Lasterketan UPV/EHUk 4 talderekin parte hartu zuen. Hauek, maila mistoan, 66. (sailkapen orokorrean 188.) 130. (sailkapen orokorrean 298.) 202. (sailkapen orokorrean 396.) eta 299. (sailkapen orokorrean 520.) postua lortu zuten; lasterketaren irabazleak Ingeteam Indar Machines (gizonezkoen kategoria), Salto Systems (maila mistoa) y Mugaburu (emakumezkoen kategoria) izan zirelarik. Bestalde, aurtengo edizioan, omenaldia egin zitzaien Osakidetzako langileei pandemian egindako lanagatik, eta Why Not Fundazioari eman zitzaion dortsal solidarioan bildutako dirua.