UPV/EHUk Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du “ Konbinatu eta mugitu!" lelopean

Gipuzkoako Campusa

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartzen du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau “Konbinatu eta mugitu!" lelopean, hiru campusetan jarduera presentzialak eta online jarduerak martxan jarriz.

Jarduera presentzialak (Behin-behineko programa)

BIZIKLETEN TAILERRA

  • Eguna: irailak 20 eta 22
  • Lekua: I.M. Barriola zentroa (20) eta Oñati plaza (22)
  • Ordua: 10:30-13:30

Hurbiltzen direnek euren bizikleta konpontzen ikasi ahalko dute, eta, horrez gain, honako hauei buruzko aholku baliagarriak jasoko dituzte: hiriko bidegorriak, nola ekidin bizikleten lapurreta eta txirrindularientzako osagai erabilgarriak.

IBILBIDEA BIZIKLETAZ (unibertsitateko kideei zuzenduta: IRI, AZP eta ikasleak)

  • Eguna: irailak 21
  • Lekua: irteera I.M. Barriola zentrotik
  • Ordua: 11:00-12:30
  • Elkartzeko ordua: 10:45

Bizikletaz gidatutako ibilbidea hirian zehar. Ezagutu gure bidegorriak. UPV/EHUk bi gida eta bizikletak jartzen ditu (8 bizikleta, elektrikoren bat). Zure bizikletarekin ere parte har dezakezu.

Ibilbidea egiteko, gomendagarria da aldez aurretik izena ematea Kirol Zerbitzuaren aplikazioaren bidez. Hala ere, azken orduan animatzen bazara, Ignacio Maria Barriola zentrora hurbildu eta jarduerarekin bat egin dezakezu.

Jarduerarako arropa eta oinetako egokiak eramatea gomenzatzen dizuegu. Parte hartzera animatzeagatik UPV/EHUko izerditakoa oparituko dizuegu.

Izen-ematea irailaren 5etik 20ra. Plazak mugatuak dira.

BIZIKLETADA

  • Eguna: irailak 22
  • Lekua: Gipuzkoako campusa
  • Ordua: 11:30

Donostiako Udalak antolatutako Bizikletadan parte hartuko dugu. Alderdi Ederretik atera eta Campusetik igaroko da 11:30ak aldera.

SOLASALDI IREKIA "EMAKUMEA ETA BIZIKLETA HIRIAN: ZERK MOTIBATZEN GAITU ETA ZERK GELDIARAZTEN GAITU GURE MUGIKORTASUNA ALDATZEKO ORDUAN?"

  • Data: irailak 16
  • Lekua: I.M. Barriola Zentroa
  • Ordua: 11:00-12:30

 

Online jarduerak (Behin-behineko programa)

"HOBETO KONEKTATZEN" JARDUNALDIA

  • Eguna: irailak 16
  • Ordua: 10:00

Egitaraua eta izen-ematea

WEBINAR: BADAKIZU MUGIKORTASUN PERTSONALEKO IBILGAILU BAT (MPI) ERABILTZEN? NOLA EGIN MODU SEGURUAN.

  • Eguna: irailak 20
  • Ordua: 15:30

Ezagutu patinete elektrikoen erabilerarekin, jardunbide egokiekin eta modu seguruan zirkulatzeko gomendioekin zerikusia duen guztia, egungo araudiari jarraituz. Gainera, Euskootersek Bizkaiko Campusean eskaintzen duen patinete partekatuaren zerbitzuari buruzko informazioa jaso.

UPV/EHUN MUGIKORTASUN IRAUNKORRARI BURUZKO GALDERA LEHIAKETA

  • Eguna: irailaren 16tik urriaren 1erarte

Zure campusa aukeratu eta UPV/EHUko mugikortasun iraunkorrari buruzko 5 galderari erantzun besterik ez duzu egin behar. Parte hartzen duzuen eta galdera gehiago asmatzen dituzuen guztiok EHUDendaren sudadera/haize-babesen zozketan sartuko zarete.

https://egelapi.ehu.eus/course/view.php?id=1884

ARGAZKI LEHIAKETA

  • Eguna: irailaren 16tik urriaren 1erarte

Bidaltzen diren argazkiek mugikortasun jasangarriaren eta unibertsitate campusarekin izango dute lotura. Argazki onenek EHUDendako jantzi bat (kirol jertsea edo haizetik babesteko jertsea) jasoko dute.

https://www.instagram.com/upvehu_gara/