XSLaren edukia

Eremu Elektromagnetikoak

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2021/22
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala37.556.2
Gelako p.1522.5
Laborategiko p.7.511.2

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honekin ikasleak honako gaitasun hauek lortuko ditu:

- Eremu elektromagnetikoei lotutako kontzeptu karakteristikoak definitzea eta interpretatzea; telekomunikazio-sistemen garapenerako ezagutza eta teknologia berriak bere kabuz ikasteko gai izatea. (Telekomunikazio moduluaren R1 gaitasuna.)

- Telekomunikazioei aplikatutako soluzioen ebazpenerako eta garapenerako gaitasunak, tresnak eta aplikazioak erabiltzea, bete beharreko arauak, araudiak eta espezifikazioak maneiatuz eta telekomunikazio ingenieritza teknikoko jardueraren erantzukizun etiko eta profesionala ulertuz. (Telekomunikazio moduluaren R2 gaitasuna.)

- Uhin elektromagnetikoen oinarrizko parametroak maneiatzea, aztertzea eta zehaztea, komunikazio-sistemetan aplikatzeari begira, horretarako neurketak, kalkuluak eta txostenak eginez eta ingurune desberdinetan zeharreko uhinen hedapenaren eta transmisioaren mekanismoak zein horiei dagozkien gailu igorle eta hartzaileak ulertuz. (Telekomunikazio moduluaren R4 eta R8 gaitasunak.)

- Uhin lauen eraso normala eta zeiharra aztertzea gainazal lauetan eta hedapen-sistema gidatuen eta ez-gidatuen abantailak eta desabantailak ebaluatzea, telekomunikazioei lotutako prozedurak, emaitzak eta ideiak erraz eta arin adieraziz, bai idatziz bai ahoz. (Telekomunikazio moduluaren R5 gaitasuna.)

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

- 0. GAIA: SARRERA

- 1. GAIA: UHIN LAUAK

1. Sarrera. Deskribapen orokorra. Maxwell-en legeak maiztasunaren eremuan

2. Uhin lauden hedapena ingurune desberdinetan: galerarik gabeko inguruneak, galera magnetikorik gabeko inguruneak, dielektriko onak, eroale onak

3. Uhin lauen polarizazioa

4. Potentzia-fluxua.

5. Fase-abiadura eta talde-abiadura

- 2. GAIA: GAINAZAL LAUEN GAINEKO ERASO NORMALA ETA ZEIHARRA

1. Gainazal lauen gaineko eraso normala

1.1. Eraso normala bi ingurunetan. Islapen- eta transmisio-koefizienteak. Bi uhinen gainezarmena

1.2. Eraso normala hiru ingurunetan. Eraso normala N gainazalez bereizitako inguruneetan. Islapenen ezabapena lehenengo ingurunean

2. Gainazal lauen gaineko eraso zeiharra

2.1. Snell-en legeak. Errefrakzio-indizea. Islapen osoa

2.2. Uhin erasotzailearen deskonposaketa eraso-planoan. Polarizazio paraleloa. Polarizazio perpendikularra. Islapen-koefizienteen azterketa. Polarizazio-angelua

- 3. GAIA: ERRADIAZIO ELEKTROMAGNETIKOA

1. Erradiazioaren mekanismoa

2. Antenen oinarrizko parametroak: erradiazio-diagrama, direktibitatea eta irabazia

3. Antena tipikoak eta oinarrizkoak. Elkarrekikotasun-teorema

3.1. Antena linealak

3.2. Irekidura-antenak

3.3. Elkarrekikotasun-teorema

4. Friis-en formula

- 4. GAIA: UHIN GIDATUAK

1. Uhin-gidak

1.1. Problemaren planteamendua eta orokortzea

1.2. Hedapen-moduak eta hedapen-parametroak

2. Transmisio-lineak

2.1. Transmisio-lineak. TEM moduen azterketa

2.2. Linea baten zirkuitu baliokidea

2.3. Transmisio-linearen ekuazioak eta soluzioak

2.4. Inpedantzia-transformazioa

2.5. Islapenak transmisio-lineetan



Laborategiko praktikak:

P1. RF seinaleen neurketa espektro-analizagailuarekin

P2. Maiztasunaren neurketa uhin-gidetan

P3. Hari ardazkideen karakterizazioa sare-analizagailuarekin

P4. Uhin geldikorraren koefizientearen neurketa uhin-gidetan

P5. Antenen karakterizazioa

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia taldeka zein bakarka landuko da. Eskola magistralak + gelako praktikak bakarka landuko dira eta laborategiko praktikak taldeka, bost edo sei pertsonez osatutako taldeetan. Garatutako metodologiari buruzko xehetasunak hauek dira:

- Eskola magistralak: kontzeptu eta oinarri teorikoen azalpena, PowerPoint gardenkien bitartez.

- Gelako praktikak: eskola magistraletan azaldutako teoriari lotutako problemen ebazpena.

- Laborategiko praktikak: neurketa esperimentalak gauzatzea eta prozesatzea, eta emaitzen bilketa txosten normalizatuetan, bost edo sei pertsonez osatutako taldeetan.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa

eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa

horren berri emango zaie.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgaiaren nota osoa bi ataletan banatzen da:

- Nota osoaren %88: eskola magistralen + gelako praktiken ebaluazioa.

- Nota osoaren %12: laborategiko praktiken ebaluazioa.



Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da:

- 10etik 5 puntu edo gehiago lortzea eskola magistralen + gelako praktiken ebaluazioan

eta

- 10etik 5 puntu edo gehiago lortzea laborategiko praktiken ebaluazioan.



Eskola magistralen + gelako praktiken ebaluazioa:

- Ebaluazio jarraitua:

* Galdetegiak eGelan (nota osoaren %18).

* Problema- eta/edo kuestio-sorta idatzizko azken azterketan, azken ebaluazio-proba egiteko egun ofizialean (nota osoaren %70).

* Ikasleek eskubidea dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko: horretarako, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu behar du, bederatzi asteko epea izanik, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.

- Azken ebaluazioa:

* Problema- eta/edo kuestio-sorta idatzizko azken azterketan, azken ebaluazio-proba egiteko egun ofizialean (nota osoaren %88).



Laborategiko praktiken ebaluazioa:

- Ebaluazio jarraitua:

* Lortutako neurketen txosten normalizatuak (nota osoaren %12).

* Taldeka burutzen dira eta praktika bakoitzaren amaieran derrigorrez jasotzen dira.

* Ikasleek eskubidea dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko: horretarako, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu behar du, bederatzi asteko epea izanik, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.

- Azken ebaluazioa:

* Azterketa praktikoa idatzizko azterketaren ondoren, azken ebaluazio-proba egiteko egun ofizialean (nota osoaren %12).

* Bakarkakoa.



Uko egitea: ohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa da azterketara ez aurkeztea azken ebaluazio-proba egiteko egun ofizialean.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Material guztia eGela plataforma birtualean dago eskuragai:
- Eskola magistraletan landutako Powerpoint gardenkiak.
- Gelako praktiketan landutako ariketen enuntziatuak.
- Laborategiko praktiken gidaliburuak eta txosten normalizatuak.

Material, tresna eta baliabideen erabilerari buruzko informazioa:
- Eskolak ematen direnean (etengabeko ebaluazioa):
* Ikasleek debekatuta dute tresna edo gailu telefoniko edo bestelakoak erabiltzea, hurrengo puntuan azaldutakoa izan ezik.
* Zera onartuko da: liburuak, oharrak edo apunteak, bai eta tresna edo gailu elektroniko edo informatikoak. Tresna edo gailu horiek Interneterako sarbidea ematen badute, ezin daiteke egin ikasmaterialari buruzkoa ez den inolako kontsultarik.

- Azken ebaluazio-proban (etengabeko ebaluazioa zein azken ebaluazioa):
* Ikasleek debekatuta dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere, hurrengo puntuan azaldutakoa izan ezik.
* Kalkulagailuak onartuko dira soilik.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

G. Durana, G. Aldabaldetreku, "Eremu elektromagnetikoen oinarriak ingeniarientzat," Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua / Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco, 2014.

D. K. Cheng, "Fundamentos de electromagnetismo para ingeniería," Addison-Wesley Iberoamericana, 1997.

S. V. Marshall, R. E. DuBroff, G. G. Skitek, "Electromagnetismo. Conceptos y aplicaciones," 4. edición, Prentice-Hall Hispanoamericana, 1997.

H. A. Hans, J. R. Melcher, "Electromagnetic Fields and Energy," Prentice Hall International Editions.

J. E. Page de la Vega, J. E. Camacho Peñalosa, "Ondas Planas," Servicio de Publicaciones ETSIT Madrid.

J. D. Kraus, "Electromagnetismo," Mc Graw-Hill, 1992.

M. Zahn, "Teoría Electromagnética," Interamericana, 1983.

C. T. A. Johnk, "Teoría Electromagnética. Principios y Aplicaciones," Limusa, 1981.

W. Ramo, Van Duzer, "Fields and Waves in Communications Electronics," Wiley, 1984.

J. R. Taylor, "An Introduction to Error Analysis: The Study of Uncertainties in Physical Measurements," University Science Books, 1997.

Gehiago sakontzeko bibliografia

J. Bolton, "An introduction to Maxwell's Equations," Open University, 2006.
J. Bolton, "Electromagnetic Fields," Open University, 2006.
J. Bolton, "Electromagnetic Waves," Open University, 2006.
M. Born and E. Wolf, "Principles of Optics," 6th ed., Pergamon Press, 1990.
R. E. Collin, "Antennas and Radiowave Propagation," McGraw-Hill, 1985.
S. Cogollos Borrás, H. Esteban González, C. Bachiller Martín, "Campos Electromagnéticos," Editorial Universidad Politécnica de Valencia, 2007.
E. Hecht, "Optica," Addison-Wesley, 2002.
J. D. Jackson, "Classical Electrodynamics," John Wiley and Sons, 1999.
D. M. Pozar, "Microwave Engineering," Addison Wesley, 2002.
S. J. Orfanidis, "Electromagnetic Waves and Antennas," http://www.ece.rutgers.edu/~orfanidi/ewa/
G. Befeki, A. H. Barrett, "Electromagnetic Vibrations, Waves, and Radiation," The MIT Press, 1977.

Aldizkariak

Revista Española de Física: http://www.revistadefisica.es/index.php/ref/index

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALDABALDETREKU ETXEBERRIA, GOTZON
  • LANDA SEDANO, IRATXE
  • ORDIALES BASTERRECHEA, JUAN LUIS

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-31

15:00-16:00

16:00-17:30

33-35

15:00-16:00

16:00-17:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P1A 9A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P1A 9A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P1A 9A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P1A 9A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-31

15:00-16:00

33-35

15:00-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P1A 9A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P1A 9A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-28

17:30-20:00

30-30

17:30-20:00

33-33

17:30-20:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4B 50 - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P4B 50 - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P4B 50 - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-28

17:00-19:30

30-30

17:00-19:30

33-33

17:00-19:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4B 50 - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P4B 50 - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P1B 1L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-31

16:30-18:00

15:00-16:00

33-35

16:30-18:00

15:00-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3C 8A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P3C 8A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P3C 8A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P3C 8A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-31

17:00-18:00

33-35

17:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3C 8A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P3C 8A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-28

18:30-21:00

30-30

18:30-21:00

33-33

18:30-21:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4B 50 - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P4B 50 - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P4B 50 - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-28

17:30-20:00

30-30

17:30-20:00

33-33

17:30-20:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4B 50 - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P4B 50 - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P4B 50 - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.