XSLaren edukia

Antenak eta Hedapena

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Mintegia4.56.8
Gelako p.7.511.2
Laborategiko p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

GAITASUNAK

Irakasgaian ikasleek lortu behar dituzten gaitasunak, ondorengoak dira (ez itzultzeko, Tituluaren dokumentazio ofizialatik kopiatu egin dira baizik):

-S03 Osagaiak eta haien zehaztapenak aztertzeko gaitasuna, gidatutako eta gidatu gabeko komunikazio-sistemetarako.

-S04 Irrati-maiztasunaren, mikrouhinen, irrati-difusioaren, irrati-loturaren eta irrati-determinazioaren zirkuituak, azpisistemak eta sistemak hautatzeko gaitasuna.

-S05 Antenak, ekipoak eta transmisio-sistemak hautatzeko gaitasuna, uhin gidatuak eta gidatu gabekoak hedatzeko, bitarteko elektromagnetiko, irrati-maiztasun edo optikoen bidez eta dagokion espazio erradioelektrikoaren kudeaketa eta maiztasunen esleipena.



Beste aldetik, Tituluaren gaitasun orokor hauek garatzen dira irakasgaian (ez itzultzeko, Tituluaren dokumentazio ofizialatik kopiatu egin dira baizik):

-G003 (Berariazkoa): Ikasleei metodo eta teknologia berriak ikasteko aukera ematen dieten oinarrizko irakasgai eta teknologien ezagutza, baita egoera berrietara egokitzeko aldakortasun handia ematea ere.

-G004 (Zeharkakoa): Arazoak ekimenez, erabakiak hartuz, sormenez ebazteko eta ezagutzak, trebetasunak eta trebetasunak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna, Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoaren jardueraren erantzukizun etiko eta profesionala ulertuz.







IRAKASTE-IKASTE EMAITZAK

Ikasleek honako irakaste-ikaste emaitza hauek eskuratu beharko dituzte (ez itzultzeko, Tituluaren dokumentazio ofizialatik kopiatu egin dira baizik):

-IE01: Antenen propietateak definitzen dituzten oinarrizko parametroak identifikatzen ditu, oro har, eta sistema erradiatzaileen familia bakoitzarena, bereziki, bai haien analisirako, bai sistema erradioelektrikoen elementu gisa diseinatzeko.

-IE02: Antena mota edo mota egokiak hautatzen ditu, bere zehaztapenetan oinarrituta, erabilera eskatzen den komunikazio-sistema ezberdinen eskakizunei erantzuteko.

-IE03: Erradiazio-sistemen errendimendua eta funtzionamendua ziurtatzen du simulazio-softwarea eta neurketa-tresnak erabiliz; lortutako datuak zuzen prozesatzen eta aztertzen ditu.

-IE04: Hedapen erradioelektrikoko mekanismoekin eta iragarpen-algoritmo deterministiko eta enpirikoekin lotutako kontzeptuak ezagutu eta aplikatzea, irrati-komunikazio-sistemen hedapen-ingurune ezberdinetan, kanpoan zein barrualdean, lotutako zerbitzuen erabilgarritasuna ebaluatzeko, zure plangintza-fasean.

-IE05: Lehenago deskribatutako ikaskuntza-emaitzetatik ateratako prozedurak, emaitzak eta ondorioak argi eta garbi adieraztea, bai idatziz, bai ahoz, ikusizko euskarriarekin, bakarka zein talde-lanaren barruan.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

ANTENAK ETA HEDAPENAren PROGRAMA



1. Gaia

-Maiztasun-bandak eta antena motak.

-Antenen parametroak: sarrera inpedantzia, eraginkortasuna, erradiazio-diagrama, polarizazioa.



2. Gaia

-Erradiazio electromagnetikoaren oinarriak. Erradiazio aldeak.

-Hari antenak: dipoloak, monopoloak, lauki antenak, antena yagi, antena log-periodikoa.

-Antenen multzokatzea edo array-ak.



3. Gaia

-Antena helikoidalak.

-Irekidura-antenak.

-Zirrikitu-antenak.

-Bozinak edo adarrak.

-Islatzaileak.



4. Gaia

-Kanpo-propagazioa edo hedapena: hedapen fenomenoak, hedapen moduak, inguruneak, iragartzeko metodoak eta sailkapena.

-Hedapen-eredu analitikoak: izpi bateko eredua eta Friis-en formula, bi izpitako eredua.

-Hedapen-eredu deterministak: difrakzioa; gasek eragindako indargabetzea, hidrometeoroetakoa eta clutter-ekoa.

-Iragartze-metodo deterministak: Ray tracing, Ikegami eta ITU-R.



5. Gaia

-Hedapen-eredu empirikoak: log-distance, ingurune especifikoko ereduak.

-Barne-hedapena: ITU-R, COST 231, pikogelaxkak.







LABORATEGIKO PRAKTIKAK

1. Antenen karakterizatzeko prozedurak. Neurketak: erradiazio-diagrama, zuzenkortasuna, S21, S11 eta inpedantzia.



2. Antena mote ezberdinen analisa eta sintesia. Diseinu eta simulazioa.



3. Hedapen-eredu bat inplementatzea eta neurketekin konparaketaren bidez eredua egiaztatzea.





MetodologiaToggle Navigation

Arbelaren eta gardenkien bitartez, ordu magistraletan, gai bakoitzeko teoria azalduko da.

Gelako-praktika orduetan, bai arbelean, bai ordenagailuaren oinarrizko diseinu-aplikazioetan, problemak landuko dira. Horrela lortutako ezagutzak laborategiko praktika-orduetan burututako praktika esperimentalei aplikatuko zaizkie.

Laborategiko praktikak, bi edo hiru pertsonez osatutako taldeetan egingo dira. Behin praktika bakoitza bukatuta, ikasleek eskatutako entregagaiak aurkeztu beharko dituzte irakasleak ebaluazioa egiteko.





Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Nota osoa bi ataletan bananduta dago:

- Nota osoaren % 60a: idatzizko azterketaren ebaluazioa.

- Nota osoaren % 40a: laborategiko praktiken ebaluazioa. Ebaluazio prozesuak banakako zein taldekako lana hartzen du kontuan.



Test galderei erantzuteko debekatuta dago kalkulagailuak, telefono mugikorrak, smartwatchak eta inolako aparatu elektronikorik erabiltzea. Gainerako parteetan, bakarrik kalkulagailauk erabili ahal dira.





Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da:

- 5 puntu edo gehiago lortzea, 10en gainean, idatzizko azterketan

eta

- 5 puntu edo gehiago lortzea, 10en gainean, laborategiko praktiketan.



Betebehar hauek betetzen ez badira, nota finala ez gainditutako partearen nota izango da.



Idatzizko azterketaren ebaluazioa:

- Azken ebaluazioa soilik.

* Idatzizko azterketa azken ebaluazio proba egiteko ordu ofizialean: problema eta/edo kuestio-sorta.



Laborategiko praktiken ebaluazioa:

- Etengabeko ebaluazioa:

* Praktiketan egindako lanari buruz laborategiko lan taldeek aurkezpenak egingo dituzte. Praktika bakoitzak 0tik 10era bitarteko puntuazioa jasoko du, eta kalifikazio bakoitzaren balioa laborategiaren heren bat izango da.

Talde baten aurkezpena amaituta, galderen txanda bat irekiko da, gainerako taldeek, gutxienez, galdera bat egin dezaten. Galderarik egin ezean, taldea osatzen duten pertsona guztiek, praktika horren ebaluazioan, puntu negatibo bat jasoko dute, 10etik, egin gabeko galdera bakoitzeko. Galderen txandaren amaieran, irakasleak iradokizunak eta galderak egingo ditu aurkezpenaren eduki teknikoari eta alderdi formalei buruz. Iradokizun eta galde hauen ondorioak praktikaren nota oinarri izango dira errubrika batean moldatuta; errubrika hau argitaratuta egongo da ikasleek ezagutu dezaten, ebaluazioa baino lehen. Behin praktika bakoitzaren ebaluazioa bukatuta, errubrikaren puntuazioa eta praktika bakoitzaren nota, bai bakarka bai taldekoa, dagozkien justifikazioekin, interesdunei jakinaraziko zaizkie baita ohar orokor batzuk ikasle guztientzat.



* Ikasleak eskubidea du etengabeko ebaluazioari uko egiteko EHUko “Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia” delakoaren 8.3 Artikuluan ezarritako prozedura eta epeen arabera. Kasu honetan, ikaslea ebaluatuta egongo litzakete azken ebaluazioren sistema bidez: horretarako, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu behar du, bederatzi asteko epea izanik, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.

- Azken ebaluazio gehigarria:

* Test motatako azterketa, laborategiko praktikei buruzkoa, lehenengo idatzizko azterketaren ondoren (azken ebaluazio proba egiteko egun ofizialean).

* Bakarkakoa.



Uko egitea: azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki ohiko deialdiari uko egitea eta notan EA agertuko da.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Material guztia eGela irakaskuntzako online plataforman dago eskuragarri:
- Eskola magistraletan landutako Powerpoint gardenkiak.
- Gelako praktiketan landutako ariketen enuntziatuak.
- Laborategiko praktiken gidaliburuak.


Entregagaiak eskuragarri egongo dira online plataformaren bidez.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

C. A. Balanis, "Antenna Theory: Analysis and Design," John Wiley & Sons, 2016



C. A. Balanis, "Modern Antenna Handbook," John Wiley & Sons, 2008



W. L. Thiele y G. A. Stutzman, "Antenna Theory and Design," John Wiley & Sons, 2013



J. D. Kraus, "Antennas for all applications," McGraw-Hill, 2003.



Guztiak eskuragarri daude Eskolako liburutegian.

Gehiago sakontzeko bibliografia

R. E. Collin, "Antennas and Radiowave Propagation," McGraw-Hill, 1985.
S. J. Orfanidis, "Electromagnetic Waves and Antennas," http://www.ece.rutgers.edu/~orfanidi/ewa/
J. Bolton, "An introduction to Maxwell's Equations," Open University, 2006.
J. Bolton, "Electromagnetic Fields," Open University, 2006.
J. Bolton, "Electromagnetic Waves," Open University, 2006.
D. M. Pozar, "Microwave Engineering," Addison Wesley, 2002.

Aldizkariak

IEEE Transactions on Antennas & Propagation.
IEEE Antennas and Wireless Propagation Letters.
IEEE Antennas & Propagation Magazine.
Microwaves and RF.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRINDA SANZBERRO, AMAIA
  • GUERRA PEREDA, DAVID
  • ZUBIA ZABALLA, JOSEBA ANDONI

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-14

15:30-16:30

4-5

15:00-15:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2G 10S - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P2G 10S - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

16 Mintegia-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-11

19:30-21:00

14-14

18:30-20:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2G 7S - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P2G 10S - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-14

16:30-17:00

6-6

15:00-15:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2G 10S - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P2G 10S - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-12

18:00-20:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P8I 10L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA